Dead Poets Society
| Datuak | ||
|---|---|---|
| Jatorrizko izenburua | Dead Poets Society | |
| Izenburua euskaraz | Olerkari Hilen Elkartea | |
| Urtea | 1989 | |
| Estreinaldia | 1989ko ekainaren 2a | |
| Generoa | Drama | |
| Herrialdea | ||
| Iraupena | 128 minutu | |
| Aurrekontua | 16,4 milioi dolar | |
| Banatzailea | Buena Vista Pictures | |
| Zuzendaria | ||
| Peter Weir | ||
| Ekoizleak | ||
| Steven Haft Paul Junger Witt Tony Thomas |
||
| Gidoilariak | ||
| Tom Schulman | ||
| Aktoreak | ||
| Robin Williams Robert Sean Leonard Ethan Hawke Josh Charles Gale Hansen Norman Lloyd Kurtwood Smith Dylan Kussman James Waterston |
||
| Musikagileak | ||
| Maurice Jarre | ||
| Argazkilariak | ||
| John Seale | ||
| Jatorrizko hizkuntza | ||
| Ingelesa | ||
| Sariak | ||
| 1989ko Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria | ||
| Datu gehigarriak | ||
| IMDBko fitxa irakurgai | ||
Dead Poets Society (euskaraz Olerkari Hilen Elkartea) 1989ko Peter Weir australiar zinema zuzendariaren filma bat da. Filma honetan Robin Williams, Robert Sean Leonard eta Ethan Hawke aktoreek antzeztu zuten.
Filma honek 1989ko Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria irabazi zuen.
Argumentoa [aldatu]
Usadioa, Ohorea, Disziplina eta Bikaintasuna. Welton estatubatuar akademia sonatua lau zutabe hauetan oinarritzen da. 1959an ikastetxe honetara John Keating (Robin Williams) ordezko literatura irakaslea ailegatu eta une berean lau ikasle berrik ere ikasturte berriaren inauguraketa ekitaldian elkar ezagutzen dira: Todd Anderson (Ethan Hawke), Neil Perry (Robert Sean Leonard), Knox Overstreet (Josh Charles) eta Charlie Dalton (Gale Hansen).
Behin literatura ikastaroan daudela eta ikasgela guztia irakasle berriaren aurkezpenaren zain daudela, irakasleak ikasleei Walt Whitman olerkariak Abraham Lincoln presidenteari eskeini zion O Captain! My Captain! olerkia aipatzen die, ikasle guztiak zur eta lur gelditzen direlarik. Ondoren, irakasleak ikasleei ikastetxe hartako beste belaunaldietako ikasleen zuri-beltzeko argazki zahar bati begiratzeko esan eta antzinako ikasle haiek carpe diem kontzeptua ez zutela ulertu adierazten die, ondorioz hildako beste belaunaldietako ikasle horiek gaur egungo ikasle horiei berriz ere berreskuratuko ez duten gauza ongi probesteko eskatzen dietela adierazten dien: denbora.
| « | Carpe Diem: Bizi unea. Har itzazue larrosak kolorea duten artean laister zimelduko baitira. Medikuntza, ingeniaritza, arkitektura bizitzari duintasuna emateko lanbideak dira, baina olerkigintzak, sentimenduek, bizirik mantentzen gaituzte. | » |
Honela, piskanaka-piskanaka irakazlea eta bere ikasleen artean adiskidetasun sendoa sortu eta haiengan literatura estimua eta haien etorkizuna eta biziekiko gogoeta sakona piztea lortuko du.
Aktoreak [aldatu]
- Robin Williams, John Keating irakaslea
- Robert Sean Leonard, Neil Perry
- Ethan Hawke, Todd Anderson
- Josh Charles, Knox Overstreet
- Gale Hansen, Charlie Dalton
- Norman Lloyd, Gale Nolan, ikastetxeko zuzendaria
- Kurtwood Smith, Perry jauna
- Dylan Kussman, Richard Cameron
- James Waterston, Gerard Pitts
- Allelon Ruggiero, Steven Meeks
- Leon Pownall, McAllister
- Alexandra Powers, Chris Noel
- Kevin Cooney, Joe Danburry
- Welker White, Tina
- Debra Mooney, Anderson anderea
Kanpo loturak [aldatu]
- Dead Poets Society filmaren iragarkia ikusgai (Ingelesez)
- Dead Poets Society filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)