Solasaldi (elkarrizketarako bilera antolatua)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Solasaldia.

Solasaldia lagunarteko edo jendarteko elkarretaratze bat da, gai baten inguruan hizketa egiteko, gehienetan helburu literario edo artistikoekin. Irratian ere, solasaldiak egiten dira berriei buruz edo gai jakin baten inguruan hizketa egiteko. Bertaratuei solaskide deritze.

Solasaldi dialogikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Solasaldi dialogikoa ikasteko eta irakasteko teknika da. Ikas komunitateak deritzon eskolak antolatzeko sisteman oso erabilia, baita ikasketa kooperatiboa eta ikasketa dialogikoa sustatzen duen beste sistema askotan ere. Liburu bat irakurtzeko konpromisoa hartzen dute pertsona batzuek. Egun jakin batean eta ordu jakin batean elkartuko dira gero liburua oinarritzat hartuta hitz egiteko.

Hitz egiteko txandak adostu egiten dira eta beharrezkoa ikusten bada moderatzailea izendatu-edo. Parte hartzaileek liburuaren pasarte bere ustetan esanguratsuenetatik abiatuta eta aipatuta bere ikuspegiak plazaratuko dituzte. Aukeratutako pasartea bereziki interesgarria delako hautatuko dute partaideek edo alderantziz, pasartekoarekin bat ez datozelako eta komentatu nahi dutelako hautatuko dute pasartea.

Iritzi desberdinak, hainbat ikuspegi elkartzeko edo kontrajartzeko aukera paregabea eskaintzen du askotan teknika honek.

Informazioa eta iritziak bateratzeko, modu horizontalean, teknika gero eta erabiliagoa da. Deskonferentzia ere deitu izan da aspaldi honetan.

Literatura solasaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Literaturari buruz, liburu jakin baten gainean hitz egiteko, antolatzen diren solasaldiak.

Solasaldi hauetan erabiltzen ohi den prozedura hauxe izaten da:

  • Solasaldiko koordinatzaileak edo koordinatzaileek liburu bat proposatu. Partaideen adostasuna behar izaten da.
  • Partaideek liburua bere kabuz irakurri.
  • Irakurri bitartean partaideei eskatzen zaie azpimarratzeko arkatzez bereziki interesgarri, deigarri, hunkigarri, barregarri, sakona... egin zaien paragrafo bat.
  • Solasaldia aurrez aurre egiten denean, koordinatzaileek eskatu ahal dio partaide bati paragrafo horietako bat irakurtzeko. Zergatik hautatu zuen paragrafo hori galderari tiraka solasaldia dinamizatu daiteke.
  • Aurrez aurreko solasaldian, koordinatzailea saiatu beharko da guztien ahotsak entzuten. Asko hitz egiten dutenei hitza kendu gutxi hitz egiten dutenei emateko.

Euskal Herrian erregularitatearekin antolatzen dira hainbat solasaldi literario. Literatura klubak, irakurle klubak edo literatura txoko bezala ezagutzen dira. Esaterako, Gasteizen, Hika Ateneoan, urtetan egin dira. Iban Zaldua izan da koordinatzaile nagusia (orain Florida parkeko Udal Liburutegian elkartzen dira). Iban Zalduak berak Arrasaten ere solasaldietako koordinatzaile ibili da urtetan baina gero testigua Mikel Ayerbek hartu du. Bilbon Asapala elkarteak antolatu izan ditu urtetan solasaldiak, Santutxu auzoan eta Berbaizu elkarteak Deustun. Donostian ere, Koldo Mitxelena liburutegian, horrelako solasaldiak antolatu izan dira. Harkaitz Cano eta Julen Gabiria ibili dira koordinatzaile, besteak beste. (Beste irakurle klub batzuk ere sortzen ari dira).

Antzeko zerbait egiteko asmoa dago litforoa proiektuaren atzetik, literatura solasaldi modukoa baina idatziz, internet dela medio. Ikus foro.

Ikus, baita[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]