Posta-zerrenda

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Euskarazko Wikipediaren posta-zerrendaren inguruko informaziorako, ikus Laguntza:Posta-zerrenda

Posta-zerrendak Interneteko komunikazio kolektiborako tresna baliagarriak dira, posta elektronikoan oinarrituak.

Funtzionamendu adibidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Posta-zerrenda batek, posta helbide elektronikoen lista edo zerrenda bat du oinarrian: harpidedunen helbideak dira gehienak, eta horiei zerrendaren helbide kolektiboa gehitzen zaie. Adibidez, zerrenda honetan, lehena litzateke helbide kolektiboa, eta gainerakoak harpidedunak lirateke:

  • wikieu-L@lists.wikimedia.org
  • urlia@euskalerria.org
  • sandia@euskalnet.net
  • ...

Urliak edo sandiak, zerrendaren helbide kolektibora mezu bat bidaltzen duenean, zerrendako harpidedun guztiek jasoko dute. Horietako baten batek, zerrendaren bidez erantzuten badu, denek jasoko dute erantzuna berriro. Era horretan, mezuak trukatzen eta harilkatzen dira, eta talde-komunikazioa gertatzen da.

Zerrendaren helbide kolektiboaz gain, posta-zerrenda batzuetan beste helbide administratibo batzuk ere izan daitezke. zerrenda-subscribe@urlia.com izan daiteke harpidetzako helbidea (bertara mezua bidali, eta zerrendara harpidetuko zara), eta zerrenda-unsubscribe@urlia.com harpidetza etetekoa.

Konfigurazio desberdinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

World Wide Web delakoa sortu baino lehenagokoak dira posta-zerrendak, e-posta soilarekin garatu baitziren lehenak, 1970eko hamarkadan, HTML lengoaia sortu baino lehenagoko teknologiarekin. Hala ere, gaur egunean, posta-zerrenda askok web bidezko euskarriak, laguntza-sistemak eta artxiboak dituzte.

Euskal Herriari buruzko lehen posta-zerrenda Basque-L izan zen, New York-eko unibertsitate batetik jaioa 1993ko abenduan.

Euskarazko lehen posta zerrenda EuskaraZ izan zen, 1996an sortu zuen Euskal Kulturaren Batzarreak (EKB), Eusnet elkartearen zerbitzuei esker. Ondoren, UEUk hartu zuen haren ardura, eta eGroups sistemara migratu zuen bere egitura teknikoa. 21. mendean, UEUk zerrenda kudeatzeari utzi zion eta pertsona partikular batzuen eskuetan geratu zen ardura. Hala ere, pixkanaka, jardunak erritmoa galdu zuen eta itxi egin zen zerrenda, isiltasun fase baten ondoren.

Gaur egunean martxan dauden euskarazko posta-zerrenda beteranoenak Eibartarrak eta ItzuL dira. Biak 1998an sortu ziren.

Tresnak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.