Lizartza-Araitzeko tunelak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Lizartza-Araitzeko tunelak edota Atalluko tunelak Nafarroako Araitz udalerriaren lursailetan dauden bi tunel dira. Bertatik NA-1300 errepidea igarotzen da. Nafarroa eta Gipuzkoaren mugatik oso hurbil daude, Araxes ibaiaren arroilan, Atallu eta Lizartza udalerriak elkarlotuz.

Maiz Lizartzako tunelak izena jaso eta jende askok Gipuzkoa eta Nafarroaren mugan daudela uste arren, osoki Nafarroan daude.


Mendebaldeko tunela (43°04′02.78″N 2°00′21.06″W / 43.0674389°N 2.0058500°W / 43.0674389; -2.0058500) koordenatuan dago (150 metro luze)[1], eta ekialdekoa (43°03′48.92″N 2°00′17.54″W / 43.0635889°N 2.0048722°W / 43.0635889; -2.0048722) koordenatuan (230 metro luze)[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1949ko irailaren 21etik 22rako gauean Kaxiano, jaiotzez antzuolarra eta bizilekuz lizartzar soinujole ezaguna tunel hauek eraikuntza lanetan ari zela dinamita leherketa batek itsu utzi zuen[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]