Tunel

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Trenbide tunela, Singapur.
Errepide tunela, AEB.

Tunela lurrazpiko pasabide bat da. Bere helburua, bi puntu lotzea da, materialak edo pertsonak garraiatzeko asmoarekin. Ohi, artifizialak izaten dira, baina tunel naturalak ere badaude.

Tunelak, lurra zulatuz egiten dira, eskuz edo makinen bidez. Ohiko lur zulaketa sistemak, mekanikoak, eztandak eta eskuzkoak dira:

  • Ahalbide mekanikoak minatzaile puntual bidez, sekzio osoko minatzailea edo TBM (Tunnel Boring Machine) edo ohiko makinekin (mailu zulatzailea, hondeamakina...)
  • Zulatzea eta eztanda eztandagarrien bidez
  • Eskuzkoa, asturiar arroetako ikatz meatzaritza klasikotik eratorria den modua. Bertan, langileek, mailu pneumatikoz, hondeatu behar den sekzioa zulatzen dute, beste langile batzuk, hondakinak eskuz edo erdi eskuz kentzen dituzten bitartean.

Harkaitzean eginiko tunelen kasuan, harkaitzen mekanikan parte hartzen duten faktoreen aldagarritasuna dela eta, oso ohikoa da azterketa sailkapen geomekaniko bidez egitea. Hauen artean, RMR sailkapen geomekanikoa nabarmendu behar da.

Honako helburu hauetarako balio dezake:

  • Oinezkoak, txirrindulariak, motor bidezko errepideko ibilgailuak eta trenak eta antzeko beste ibilgailu batzuk igarotzeko. Metroen bideak, trenbide tunel sarez osaturik daude.
  • Elkarrengandik gertu dauden arro hidrografikoak lotzeko, ura garraiatzeko (edateko, zentral hidroelektrikoentzako edo estoldak bezala) kanal bidez, edo garaiera handiko mendiak zeharkatzeko.
  • Lurrazpiko meatzeen esplotazioan, erauzpen mailen arteko komunikabide bezala.
  • Mehatzetik materiala ateratzeko, masa mineralizatu edo lurmaila bat jarraituz.
  • Beste zerbitzu batzuk gidatzeko, komunikazio kableak edo hodiak gidatzeko, adibidez.

Tunel bezala, animalia batzuek sortzen dituzten galeriei ere deitzen zaie.

Tunel garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artifizialak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Naturalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tunel Aldatu lotura Wikidatan