Lo
Wikipedia(e)tik
Loa animalien funtzio fisiologikoa da, bizirik irauteko ezinbestekoa dena. Ugaztun eta hegaztietan bereziki garrantzitsua da, eta gizakiarengan oso prozesu konplexua. Burmuinaren atsedentzat hartu izan da, tarteka aktibitate handia gertatzen den arren.
Faseak [aldatu]
* REM ez den fasea:
-
- 1. estadioa: Kontzientzia gutxiagotzea eta esnatzeko zailtasuna
- 2. estadioa: Hipotonia muskularra
- 3. estadioa: Bizi funtzioen gutxiagotzea
- 4. estadioa: EEGn garuneko uhinen gutxiagotzea. Hemen ematen da atsedenaldi handiena. Haurtzaroan hazkunde hormona jariatzen da. Zenbat eta zaharragoa, 4. fasea motzagoa
Lotan hitz egitea, sonanbulismoa, gauez txisa egitea, gaueko izualdiak… Ez Rem loaldiaren 2 eta 3. faseetan ematen dira.
* REM ("Rapid Eye Movement") fasea. Kontzientzia gutxiagotze handiagoa eta esnatzeko zailtasun handiagoa Hipotonia muskular handiagoa Begien mugimendu azkarra Bizi funtzioen handiagotzea Gizonengan erekzioa EEGn esna gaudenean dauzkagun antzeko uhinak agertzen dira (lo paradojikoa).
Lotutako gaixotasunak [aldatu]
- Insomnio edo loezina.
- Loaren apnearen sindromea.