Loaren apnearen sindrome

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
CPAP makina batean lotzeko maskara mota bat.
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Loaren apnearen sindromea arnas aparatuaren gaixotasuna da, izatez lepo aldean dagoen butxadura batek sortutakoa eta pazientea lo dagoenean gertatutakoa. Gutxi atzemandako eritasuna da, epe luzean ondorioak eduki ditzakeena zirkulazio-aparatuan.

Sintomak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zurrunga: Lo bitartean egindako soinu zakarrak dira.
  • Apneak: arnasaren etenak dira, segundo batzuetan iraun dezaketenak.
  • Hipersomnia: Gehiegizko logura da, egunean zehar agertzen dena.
  • Beste batzuk: Goizeko buruko mina, lo faltaren sentsazioa, bat-bateko esnatzeak ("arousals").

Diagnostikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neumologia eta Neurofisiologia espezialitateak elkarlanean ibiltzen dira diagnostikoaren orduan, kasu batzuetan ORLkoekin batera.

Alde batetik, arnas poligrafiek lo egin bitartean arnas funtzioa aztertzen dute. Bestetik, polisomnografiek arnasa eta burmuinaren aktibitatea erregistratzen dituzte, azken hau EEG edo entzefalogramaren bidez.

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neurri orokorrak hartu behar dira gaixotasuna sendatzen laguntzeko, hala nola pisua galtzea, alkohola ekiditea eta ohean jarrera aldatzeko aholkuak.

Bestela, CPAP ("Continuous Positive Airway Pressure") izeneko makina erabiltzen da, lo bitartean haizea arnasbideetan presio positiboarekin sartzen duena.