Lobulu parietal

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Garun lobuluak:
Urdina: Lobulu frontala
Berdea: Lobulu tenporala
Arrosa: Lobulu okzipitala
Horia: Lobulu parietala

Lobulu parietala, garun lobuluen artean parietal hezurraren azpian dagoen eremua hartzen duena da, hau da, buruko erdialdeko eta alboko zatietan, garezurra osatzen dutenen artean handienak. Garun lobulu hau ukimen, bero, hotz, presio eta min sentsazioak jasotzeaz eta oreka mantentzeaz arduratzen da. Kaltetzen denean, kontrako aldeko besoa eta hanka anestesiatzen ditu, batzuetan min eta epilepsia sensitiboekin, eta orekaren anormaltasunekin. Ezkerreko aldekoren kalteak lengoaiaren kaltetzea, irakurtzeko zailtasuna eta kalkulu matematikoak egiteko zailtasuna ditu ondorio bezala. Adibidez, lobulu parietala kaltetua izatean eta erretzean, ez da minik edo beste sentsaziorik sentitzen.

Gainera, garunaren goiatzealdean dago. Ulermenaz eta hitzaren formulazioaz ere arduratzen da.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lobulu parietal Aldatu lotura Wikidatan