Anatomia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Giza gorputzaren anatomia. Juan Valverde de Amuscorena, Erroma 1559.

Anatomia (grekotik ἀνατέμνειν, anatemnein, "ebaki"), izaki bizidunen egituraz eta antolaketaz arduratzen den biologiaren adarra da. Giza anatomia, animali anatomia eta landare anatomia kontutan hartzen dituen termino orokorra da.

Anatomia bi atal nagusitan banatzen da: anatomia makroskopikoa eta anatomia mikroskopikoa. Lehen kasuan, egitura anatomikoak begi hutsez azter daitezke, ezeren laguntzarik gabe eta bigarrenean, mikroskopioaren laguntza beharrezkoa da. Azken kasu honen barne hartzen dira histologia (ehunen antolaketaren azterketa) eta zitologia (zelulen azterketa).

Anatomiak historian zehar etengabeko garapena jasan du, Galenoren lehenengo aportazioen ondoren, II. mendean. Bere azterketarako erabilitako metodoak ere nabarmen hobetu dira. Garai batean hildako animaliak disekzionatzen baziren beren organoak ezagutu eta jakintza hauek gizakiari aplikatzeko, gaur egun X izpiak eta erresonantzia magnetikoa erabiltzen dira besteak beste.

Aitzitik, anatomia ez da anatomia patologikoarekin nahastu behar. Azken honek kaltetutako organoak aztertzen baititu azterketa makroskopiko eta mikroskopikoen bidez.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anatomia Aldatu lotura Wikidatan