Lord's Media Centre

Koordenatuak: 51°32′N 0°10′W / 51.53°N 0.17°W / 51.53; -0.17
Wikipedia, Entziklopedia askea
Lord's Media Center» orritik birbideratua)
Lord's Media Centre
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
Londresen banaketa administratiboaWestminster Hiria
Londresko esparruaPaddington
Koordenatuak51°32′N 0°10′W / 51.53°N 0.17°W / 51.53; -0.17
Map
Arkitektura
ArkitektoaAmanda Levete

Lord's Media Centre Londresko Lord's Cricket Ground- en dagoen komunikazio eta hedabideen gune bat da, eraikin berezi bat 1994 - 1999 urteen artean egina, Future Systems arkitektura bulegoko Jan Kaplický eta Amanda Levete arkitektoek egina. Arkitekturaren Britainia Handiko saririk entzutetsuena, Stirling Prize, eman zioten. Future Systems-en bulegoaren lehen eraikina izan zen[1].

Eraikinaren forma kamera trinkoen edo babes-kaskoen diseinu industrialean inspiratuta dago. Barrualdea ere bereziki apaindu zen, adibidez, Arne Jacobsen diseinatzailearen serie 7 aulkiez hornituta dago. Lanerako gelez gain, taberna eta jatetxea daude eraikin honetan, eta guztira 270 eserleku ditu: 120 kazetari, 100 kamerari eta 50 eserleku jatetxean kirolari begiratzeko modukoak[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Txekieraz) «Archiweb - NatWest Media Centre» www.archiweb.cz (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]