Westminster Hiria
Westminster Hiria (ingelesez City of Westminster) Londres Handiko barruti edo borough bat da, Londres hiriaren barrutitik mendebaldera eta Tamesis ibaitik iparraldera dagoena.
1965ean, St. Marylebone eta Paddington antzinako barrutiak erantsi zitzaizkion, iparralderago zeudenak. Honela, egungo Westminster Hiriak, iraganean baino hedadura handiagoa hartzen du.
Interesguneak [aldatu]
Hiriak, Londresko West End edo mendebaldeko muturra deritzonaren zati gehiena hartzen du, eta Erresuma Batuko gobernu instalazio gehienak ditu, Westminsterreko Jauregia (Houses of Parliament bezala ere ezagutua eta britainiar Legebiltzarraren egoitza dena), Whitehall eta Royal Courts of Justice auzitegiak. Britainiar monarkiaren ikur diren Buckinghameko Jauregia eta Westminsterreko Abadia ere, barruti honetan daude.
Londres ezagunenaren zatirik handiena, Westminster hirian dago. Horren adibide, honako hauek dira:
- Big Ben
- Charing Cross Road
- Chinatown
- Covent Garden
- Downing Street
- Hyde Park
- Kensington Gardens
- National Gallery
- Oxford Street
- Pall Mall
- Piccadilly Circus
- Regent's Park
- Royal Academy
- Royal Opera House
- Soho
- St. James's Palace
- St James’s Park
- St. Martin-in-the-Fields
- Tate Britain
- Trafalgar Square
- Victoria Station
|
|||||||
|
||||||||||||||