Lorea Perosanz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lorea Perosanz
Bizitza
JaiotzaErmua1976ko uztailaren 26a (47 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakdiseinatzailea eta ilustratzailea

Lorea Perosanz Amesti (Ermua, Bizkaia,1976ko uztailaren 26a) diseinatzailea eta ilustratzailea da, hainbat logo eta kartel lehiaketa irabazitakoa.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ermuko Anaitasuna Ikastolan burutu zituen lehen mailako ikasketak. Txiki-txikitatik argi zuen Arte Ederrak ikasiko zuela eta egin ere halantxe egin zuen. Leioan hasi zuen Arte Ederretako formazioa eta lizentziatura Ingalaterran amaitu zuen, Erasmus beka bati esker. Pinturan espezializatu zen. Amaitu ostean, Bartzelonan Barne-Diseinua ikasi zuen, praktikak Italian burutuz eta, elkartruke bat medio, Argentinara joan zen, paisajismoan sakontzera.[1]

Jaietako kartelak egitea atsegin du eta jarduera desberdinen logoa ere diseinatutakoa da, ordenagailua erabiliz. Pintatzeko orduan, ostera, akuarelak, olioak eta akrilikoak nahiago ditu. Umeen arropa margotzen du, brotxeak diseinatzen ditu…[1]

Haur Eskoletan aritzeko formazioa egin ostean, Partzuergoan egiten du lan.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sari hauexek lortu ditu:[1]

  • 2003an Ermuko Inauterietako kartelaren irabazlea
  • 2003an Ermuko Martxoak 8ko kartelaren irabazlea
  • 2003an Ermuko Santixau jaietako kartelaren irabazlea
  • 2004an Ermuko Martxoak 8ko kartelaren irabazlea
  • 2006an Zaldibarko Emakumearen Asteko kartelaren irabazlea
  • 2008an Ermuko Inauterietako kartelaren irabazlea[2]
  • 2013an Ermuko Santixau jaietako kartelaren irabazlea, Joseba Aranzabalekin batera[3]
  • 2018an Ermuan Bagara ekimeneko logoa diseinatu zuen
  • 2019an Zaldibarko jaietako kartelaren irabazlea[4]
  • Bizkaiko Emakumeentzako Jabekuntza Eskolen Sarearen logoa diseinatu zuen[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Riveras, Ainara. (2004). «"Nahi duzuna lortzeko, aktiboan egon behar da"» Drogetenitturri, Ermuko eta Mallabiko aldizkaria 111: 25..
  2. (Gaztelaniaz) «Lorea Perosanz gana el concurso de carteles de Carnaval» El Diario Vasco 2008-01-22 (Noiz kontsultatua: 2023-07-07).
  3. (Gaztelaniaz) «Dos ermuarras ganan el concurso del cartel para el programa festivo» El Correo 2013-06-27 (Noiz kontsultatua: 2023-07-07).
  4. (Gaztelaniaz) https://www.facebook.com/DotDurangaldean. (2019-06-05). «[dotb.eus Lorea Perosanz, Zaldibarko jaietako kartel lehiaketaren irabazlea | dotb Durangaldeko Telebista»] dotb.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-07).
  5. «Bizkaiko Jabekuntza Eskolen sareak Ermuan diseinaturiko logoa edukiko du | Ayuntamiento de Ermua» www.ermua.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]