Ermua

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Bizkaiko udalerriari buruzkoa da, Arabako herriari buruzko artikulua ikusteko: Hermua

Ermua

BizkaiaBizkaia
Ermuko bandera Ermuko armarria
Izen ofiziala Ermua
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea

Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Durangaldea
Alkatea Carlos Totorika Izaguirre (PSE-EE/PSOE)
Herritarra ermuar
Koordenatuak -

Eremua 6,17 km2
Garaiera 199 m.
Distantzia 43 km Bilbora
Euskaldunak  %24,03 (2001)
Postakodea 48260
Biztanleria 16.331 bizt (2006)
Dentsitatea 2665,96 bizt/km²
www.ermua.es

Ermua Debabarrenako udalerritzat har dezakegu, Bizkaian dagoen arren, Lea-Artibai eta Durangaldea mugakide dituela. Eibarren (Gipuzkoa) ondoan kokatzen da.

Eduki-taula

[aldatu] Inguru naturala eta klima

Ermuko erdigunea

Ermua haran estu batean kokatzen da, Ego ibaiaren ondoan. Haranaren estutasunak eta erliebearen zailtasunak etxebizitza gehienak haranaren behekaldean eraikitzeko beharra ekarri zuen XX. mendeko biztanleri etorrera handia izan zenean. Ermua Oiz eta Urko mendien artean kokatzen da, 1.026 eta 730 metro dituzten mendiak. Horrez gain, Bizkaian dentsitate handieneko udalerria da, 1960ko hamarkada eta 1970eko hamarkadetan eraiki ziren etxebizitza berri gehienak 9 solairuko blokeak dira.

Iparraldean Mallabiako udalerriarekin egiten du muga, hegoaldean Zaldibarrekin, eta ekialdean Eibarrekin. Durangaldeko eskualdean kokaturik dago.

[aldatu] Historia

Ermua 1140 eta 1383 urteen artean sortu zuten, garai hartako udalerri bizkaitar askorekin gertatu bezala, sortzearen urte zehatza ez da ezagutzen ordea. Gaztelako hainbat erregeek, uriaren foruak berretsi zituzten behin baino gehiagotan. Hasierako herri txiki hartako ekonomia, nekazaritza eta burdinola bakan batzuetan oinarritzen zen. Ermua Zaldibargo jaunek menperatzen zuten.

1514. urtean Ermuak 320 biztanle zituen eta hiru kale. Gernikako batzar nagusietako 12. jesarlekua betetzen zuen. Mendeetan zehar egondako izurrieteek eta Frantziaren inbasiak (XVIII. mende amaierako Konbentzio gerratea esaterako), biztanleriaren hazkundea moteldu zuten, eta horrela 1843an 400 biztanle inguru bizi ziren Ermuan.

Industrializazioaren garapenak ordea, hazkunde demografiko eta ekonomikoa indartu egin zuten, auzoko Eibarren gertatu bezala, burdina eta armagintzarekin erlazionaturiko industriak aurretik ezagutu gabeko garapena jasan zuten. Horrek, lanpostu ugari sortu eta eskulan handiaren beharra ekarri zuten. Horregaitik, Ermua immigrazio jomuga bilakatu zen Espainiako hainbat pertsonentzat. Galizia eta Gaztela-Leonetik etorri ziren besteak beste.

Gerrate zibilaren ondorengo urteetako hazkundea, inolako ordenik gabe egina, ermuatarren bizi-kalitatea baldintzatu zuten urteetan zehar. Zerbitzu eta plangintza ezak, ur eskasia ekarri zuten 1980ko hamarkadan. 1970eko hamarkadan hasitako krisialdi industrialak eta bizi-kalitatearen okertzeak aurreko hamarkadetako hazkundearekin amaitu du. Gaur egun, Ermuak biztanleak galtzen ditu etengabe.

1997ean Miguel Angel Blanco PPko zinegotziaren bahiketa eta ondorengo hilketak, famatu egin zuten Ermua Espainia osoan. Gertaera hark, euskal gatazkan eragin handia izan zuen eta manifestaldi handiak eragin zituen herri eta hiri askotan. Ermuko herri ekimenen omenez Ermuko Foroa sortu zen, helburu terrorismoaren biktimen alde jotzea, ETAren ekintzak salatzea eta euskal nazionalismoa kritikatzea duena.

[aldatu] Demografia

Urtea 1857 1877 1887 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1980 1991 2001 2006
Biztanleak 639 717 726 751 753 894 1.039 1.118 1.133 1.677 2.886 14.651 18.860 17.981 16.795 16.331

[aldatu] Hauteskundeak

Ermuko alkatea Carlos Totorika Izagirre da, PSOE alderdikoa. 2003ko hauteskundeetan PSOEk 4.698 botu lortu zituen, PPk 1.962 botu, EAJ-EA koalizioak 1.528 botu eta Ezker Batuak 928 botu. Aipagarria da baliogabeko botoek izan zuten gorakada, ezker abertzaleak hauteskundeetara aurkezturiko zerrendak Espainiako Auzitegi Nazionalak baliogabe utzi eta gero.

Zinegotziei dagokionean, PSOEk 9 lortu zituen, PPk 4, EAJ eta EAk 3 eta Ezker Batuak 1.

[aldatu] Ermuar ezagunak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak


Tresna pertsonalak