Lotoaren posizioa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Lotoaren posizioa, eseritako posizio bat da, hankak modu zailean gurutzatuta (oin bakoitza, kontrako iztarraren gainean). Hinduismoan eta budismoan, meditazioaren praktikarekin lotuta dago.

Devanagariz पद्मासन idazten da (IASTez transliteratua: padmāsana). Japonieraz 結跏趺坐 idazten da (nihongoz kekka fuza transliteratua).

Lotoaren posizioa edo postura irudikatzen den irudirik ezagunenetako batzuk, Shiva jainko hinduarena eta Budarena dira.

Praktikatzen dutenen arabera, postura honek, arnasa eta egonkortasun fisikoa hobetuko lituzke.

sir John Marshallek 1931n argitaratutako Mohenjo Daro and the Indus Civilization liburuaren argazkia, gutxienez K. a. XIV. mendekoa den Indo haraneko kulturako buztinezko zigilu bat erakusten duena, non adardun izaki antropomorfo bat agertzen den, lotoaren posizioa izan litekeenean eserita.

1920ko hamarkadan, hankak gurutzatuak zituela eserita zegoen izaki antropomorfo baten goierliebe bat aurkitu zen (lotoaren posizioan gurutzatuta dauden ikustea lortzerik ez dagoen arren). Zeramika, Indo haraneko kulturatik zetorren (K. a. 2600 eta K. a. 1800 bitartean). Aurkitu zuenak, sir John Marshallek, irudimen pixka batekin, Shiva jainkoa bere Pashupati "piztien jauna" itxuran zela suposatu zuen. Berak pentsatutakoa egia balitz, hau izango litzateke lotoaren posturaren lehen irudikapen piktorikoa.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lotoaren posizioa Aldatu lotura Wikidatan