Lube
Motocicletas Lube Barakaldon egoitza zuen motozikleta lantegia da[1]. Ez zuten bere motorrak egiten eta beraz NSU, alemaniarrak egiten zituenak erabiltzen zituzten.
Historia [aldatu]
1947an Luis Bejarano Morga ingeniariak Lube-Nsu enpresa sortu zuen Lutxanan. Luisek Bristolgo Douglas motozikleta enpresan hogeita hamar urte eman zituen eta etxera itzultzean bertan egitea erabaki zuen. Horretarako ituna sinatu zuen ingelesekin baina, tamalez, Douglasek porrot egin zuen. 1946an lehendabiziko modelo aurkeztu zuen: LBM (Luis Bejarano Morgaren inizialak) izenekoa.
Urrezko aroan ia 1000 motozikleta saldu zituen urtero, herriaren motozikletatzat harturik[2]
1952an NSU Motorenwerke AG (egun Audirena dena) alemaniar enpresarekin sinatu zuen ituna bere teknologia erabiltzeko. Horrela "Renn" izeneko modeloak egin zituen.
Enpresa 1967an desagetu zen.