Lucerna (kriseilua)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lucerna irekiak punikoak. K.a. V - III. m., Puig des Molins, Museu de Prehistòria, Valentzia.
Cuadriga lasterketa baten irudia apaingarri duen lucerna.

Lucerna Brontze Aroko, Burdin Aroko, Erromatar garaiko eta Antzinaro Berantiarreko kriseilu edo argimutil edo argiontzi[1] bat zen. Gehienetan zeramikazkoak ziren, baina metalezkoak eta harrizkoak ere aurkitu dira.

Argia emateko erabiltzen diren ontzi txikiak dira. Lucerna erromatarren kasuan, edukiontzi itxiak izaten dira, gehienetan enbor-formakoak, moko edo aho batekoak edo bikoak, eta askotan apaingarriak izaten dituzte, nahiz eta batzuk lauak izan, dekoraziorik gabeak, eta akaso, asko bernizatuta. Funtsean argiztapen-tresna gisa erabiltzen ziren, lanpara eramangarri gisa, baina beste helburu batzuk ere izan zitzaketen, hala nola, sinbolikoak eta liturgikoak hileta-testuinguruetan. Mehatzetan denbora neurtzeko erabili ziren.

Funtzionamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso mekanismo sinplea zuen, baina oso eraginkorra. Oro har, animalia-gantza edo olioa erabiltzen zuten erregai gisa. Erromatarren garaiko lucernen kasuan, metxa mokoan zegoen zulotik sartzen zen hondoraino, eta tangan olio edo gantza zegoenez metxa erregaiaz bustitzen zen. Metxa piztutakoan, arnasketa-zuloak (goiko estalkian zeuden zulotxoa) sugarra elikatzen zuen airea sartzen uzten zuen.[2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ontzi mota hau ohikoa izaten hasi zen Ekialde Hurbilean Antzinako Brontze Aroan, K.a. III. milurtekoan, baina Brontze Ertainean hasi zen ekoizten ohiko kanaandarren lucerna mota, ontzi txiki edo plater baten forma zuena, irekia, oinarri lau edo konbexukoa, erpin txiki batekin edo gehiagorekin. Brontze Amaieran eta Burdin Aroan K.a. III. mendera arte eboluzionatu zuen bere forma eta modelo helenistikoa, itxia eta pizgailu tubular itxiarekin, aurrekoa ordezkatu zuen. Azken hori izan zen erromatar kriseiluek hartu zuten forma nagusia.

Materialak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu erromatarrean, lucernak buztinez egiten ziren batez ere, eta lurraren kolore gorrixka edo okre bera uzten zieten, edo berniz bat aplikatzen zietan (askotan beltza). Gehienak seriean egiten ziren, moldeei esker, eta batera merkaturatzen ziren, hondoratutako itsas-ontzietako kargamentuaren hondakinek erakusten duten bezala; izan ere, ontzi asko garraiatzen zituzten beste nonbaiten saltzeko.

Metalez egindako luxuzko kriseiluak ere bazeuden, brontzezkoak, adibidez.[2] Harrizkoak ere aurkitu dira.[3]

Dekorazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatarren lucernetan goiko estalkia, disko itxura zuena, dekoratu egi ohi zen, irudi aberatsak jartzeko lekua ematen baitzuen. Aukeratzen zuten ikonografia honela sailka dateke:

  • Erlijio-bizitza: jainkoak, erdi-jainkoak, heroiak, legendazko izakiak, haien atributuak, subjektuak eta gurtza-objektuak (aldareak, sakrifizioak). Sinbolo kristauen artean galburua eta Krismoia egon ziren IV. mendetik aurrera, Tesalónica non kristautasuna erlijio bihurtzen baita ofiziala.
  • Bizitza laikoa: zirkuko eszenak, anfiteatroak, akrobatak, malabaristak, ehiza, gladiatoreak, etab.
  • Gai literario eta historikoak.
  • Fauna eta flora.
  • Objektuak: anforak, lemak, etab.
  • Zeruko zeinuak: astroak, ilargi erdiak, etab.
  • Dekorazio geometrikoa: errosetak, zirkuluak, etab.

Garai aurreratuagoetan eta kasu gutxitan, garestiak zirelako, ikonografia argiontziaren gorputz osora eraman zezaketen, eta irudi zoomorfoak (animalia-formakoak) edo antropomorfoak (giza formakoak) erabili.[2]

Arkeologian duen garrantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zigilua lucerna baten azpi aldean

Nahiko ohikoak dira ingurune arkeologikoetan, hala nola erromatarretan, bai habitatetan, etxeetan eta eguneroko bizitza egiten zen tokietan, bai hilobietako hilobiratze-ostilamenduan eta mundu sinboliko eta sakratuko testuinguruetan.

Testuinguru datatzeko oso baliagarriak dira, dekorazioa aldetik eta forman, asko aldatu baitziren denboran zehar eta moden joan-etorriekin batera, eta horrek fosil-gida izaera ematen die. Kristautasunak, adibidez, bere ikonografia sakratua ezarri zuen, eta beraz, testuinguru kristautua identifikatzea erraza da, kristau sinboloak -Krismoia oso arrunta da - dituen lucerna bat aurkitzen bada.

Moldeekin eta kopuru handietan egiten zen ekoizpenetan, ohikoa zen artisauaren edo lantegiko jabearen sinadura azpialdean jartzea. Horri esker, gaur egun, garai hartako ekoizpen gune batzuk eta komertzioaren bideak eta beste ezaugarri batzuk ezagutu ditzakegu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Casenave-Harigile, Junes. (2002). Latina-euskara hiztegia. .
  2. a b c (Gaztelaniaz) Un poco de historia... Lucernas. .
  3. (Gaztelaniaz) Cerdán, Ángel Morillo; Hoyo, Javier del. (1999-12-30). «Lucerna romana de piedra procedente de Castro de la Reguerina (Igüeña, León)» Archivo Español de Arqueología 72 (179-180): 303–309.  doi:10.3989/aespa.1999.v72.311. ISSN 1988-3110. (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]