Burdin Aro

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Historiaurreko aroak
Pleistozenoa

Paleolitoa

Behe Paleolitoa
Olduwaiar kultura
Abbevilliar kultura
Acheulear kultura
Erdi Paleolitoa
Mousteriar kultura
Goi Paleolitoa
Châtelperroniar kultura
Aurignaciar kultura
Gravettiar kultura
Solutrear kultura
Magdaleniar kultura
Holozenoa
Mesolitoa eta Epipaleolitoa
Aziliar kultura
Kebarar kultura
Natufiar kultura
Neolitoa
Halafiar kultura
Hassun kultura
Ubaid kultura
Uruk kultura
Kalkolitoa
Kurgan kultura
Brontze Aroa
Behe Brontze Aroa
Erdi Brontze Aroa
Goi Brontze Aroa
Burdin Aroa
Hallstatt kultura
La Tene kultura


Burdin Aroa, arkeologian, edozein herritako garapen historikoko epe bat da, non burdinaren erabilpena lanabesetan nagusitzen den. Metal horretaz gain, Burdin Aroko gizarteek beste aldaketa batzuk dituzte aurreko gizarteen aldean, hala nola nekazaritzan, sinesmen erlijiosoetan edo arte estiloetan, nahiz eta kasu guztietan ez den hala gertatzen.

Aurrehistoria sailkatzeko hiru aroko sistema klasikoan, Burdin Aroa azkena da. Hala ere, aro honen data eta garapena desberdina da eremu geografikoaren arabera. Oro har, K. a. XII. mendean hasi zen Ekialde Hurbilean, Antzinako Indian (Rigveda ondoko garaian), eta Antzinako Grezian. Europako beste tokietan geroago hasi zen: Erdi Europan K. a. VIII. mendean (Halstatt kulturarekin batera), eta Ipar Europan K. a. VI. mendean. Burdin Aroaren bukaera, Mediterraneo aldean, Helenismo eta Antzinako Erromarekin etorri zen; Indian, budismo eta jainismoaren garapenarekin; Txinan konfuzianismoarekin; eta, Ipar Europan, lehenengo Erdi Aroan. Ameriketan eta Australasian burdinaren erabilpena Europako kolonizatzaileek sartu zutela eta, ez zegoen inolako burdin arorik.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Burdin Aro Aldatu lotura Wikidatan