Lucia Bakedano Azkona

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lucia Bakedano» orritik birbideratua)
Lucia Bakedano Azkona
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLucía Baquedano Azcona
JaiotzaIruñea1938ko abenduaren 18a (85 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea eta zutabegilea
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Lucía Baquedano
Genero artistikoaHaur eta gazte literatura

Lucia Bakedano Azkona, (Iruñea, 1938ko abenduaren 18a -), idazle nafarra eta artikulugilea da hedabideetan. Bere literatur lanak hainbat sari jaso ditu.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lucía Baquedano Azcona 1938ko abenduaren 18an jaio zen Iruñean. Idazkaritza ikasi zuen eta bederatzi urtez idazkari lanetan aritu zen, ezkondu eta Tarragonara joan zen arte. Geroago bere jaioterrira itzuli zen eta han dagoeneko amona bihurtu duten lau seme-alaben ama izan zen.Irakurle familia batean hazi zen eta oso txikitatik ipuinak eta idazkera interesatu zitzaion. Beti argi izan zuen haur eta gazte ikusleengana jo nahi zuela, fantasiazko, errealismoko edo umorezko ipuin eta eleberriekin.

Literatura ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1979an, Santamaría Fundazioaren literatura-sarien deialdira aurkeztu zen "Cinco panes de cebada" eleberriarekin. Lan hau “Gran Angular” sarirako finalista ere izateak Lucia idazten jarraitzera animatu zuen. 1981ean  S.M. argitaletxeak argitaratu zuen nobela honetan Pirinioetako eskola batera iristean irakasle gazte batek dituen arazoak aztertzen ditu.[1]

Haur literaturako "El Barco de Vapor" lehiaketan hainbatetan hartu du parte: 1980an bigarren saria lortu zuen "La muñeca que tiene 24 pecas" liburuarekin, 1986an, "Fantasmas de día" liburuak lehen saria izan zuen. Liburu hau 1988ko IBBYren Ohorezko Zerrendan eta Municheko Jugendbibliothek-en liburu gomendatuen urteko boletinean agertu zen. Almeriako Liburu Azokako saria ere jaso zuen, "Me llamo Pipe" liburuagatik. 1993an Haurrentzako Espainiako Batzorde Katolikoaren saria jaso zuen "La casa de los diablos" liburuagatik, eta 2002an sari bera jaso zuen, "El pueblo sombrío" lanagatik. Hogei liburu idatziak ditu.

2009an, Iruñeko Vázquez de Mella-Bayonne eskola publikoko ikasleek "Fantasmas de día" antzezlana estreinatu zuten Nafarroako hiriburuko Gaiarre antzoki ezagunean.[2][3]

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1981, Cinco panes de cebada
  • 1987, Fantasmas de día
  • 1988, De la Tierra a Harley
  • 1988, Los candelabros de Santa Bárbara
  • 1988, Los divertidos líos de la noche
  • 1991, Nosotros, los otros y los demás
  • 1992, Los bonsáis gigantes
  • 1992, La casa de los diablos
  • 1994, ¡Pobre Antonieta!
  • 1995, Inventando historias
  • 1995, Me llamo Pipe
  • 1999, La peseta de Birlibirloque
  • 2000, Las botas de diez por uno
  • 2002, El pueblo sombrío
  • 2003, La buhardilla
  • 2005, El trébol de esmeraldas
  • 2009, El reloj que no decía cucú
  • 2011, Un fantasma para Ángela
  • 2014, Las aventuras de Tachín
  • 2015, Un millón de poesías
  • 2016, Las vacaciones de Tachín

Sariak eta errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1979, "Gran Angular" 3.saria bere lehen idazlanagatik: "Cinco panes de cebada"
  • 1980, "El Barco de Vapor" 2.saria "La muñeca que tenía 24 pecas" ipuinari
  • 1986, "El Barco de Vapor" 1.saria "Fantasmas de día" lanari
  • 1988, IBBY-ko ohorezko zerrendan sartzen da "Fantasmas de día"
  • 1988, Munich-eko Jungendbibliothek-en Urteko Buletinaren liburu gomendatuen zerrendan sartzen da "Fantasmas de día"
  • 1990, Infanta Elena Nazioarteko Sarian finalista "La casa de los diablos"
  • 1993, Comisión Católica Española para la Infancia (CCEI) elkarteak saria ematen dio "La casa de los diablos" lanari
  • 1995, Almeriako Liburu Azokako LIBRERIO saria ematen diote "Me llamo Pipe" liburuari
  • 2002, Comisión Católica Española para la Infancia (CCEI) elkarteak saria ematen dio "El pueblo sombrío" lanari

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Lucía Baquedano: “Después de los padres, es el maestro quien debe encauzar bien a un niño”» nuestrotiempo.unav.edu (Noiz kontsultatua: 2023-06-15).
  2. (Gaztelaniaz) «EMPIEZA LA CUENTA ATRÁS: TODOS LOS DETALLES SOBRE NUESTRA AVENTURA MÁGICA - CP Vazquez de Mella Bayonne - Ikasnova» cpvazquezdemella.web.educacion.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-06-15).
  3. (Gaztelaniaz) Baquedano, Lucía. (2022-06-16). «"El Teatro Gayarre pasó a Carlos III haciéndose familiar a cuantos por allí transitamos, llenando de recuerdos nuestras mentes"» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-06-15).