Lugu lakua
Wikipedia(e)tik
Lugu lakua (txineraz: 泸沽湖; pinyineraz: Lúgū Hú), Txinako Herri Errepublikako Sichuan eta Yunnan probintzien artean dagoen lakua da.
[aldatu] Kokapena eta ezaugarriak
Lakua Yunnan-Guizhou goi-ordokian dago, itsasoaren mailatik 2.685 metrora, eta Lijiang herritik 202 kilometro ipar-ekialdera. Lakuak 48,5 kilometro karratuko azalera dauka eta mendien artean dagoenez, nahiko sakona da. Sakonera gehieneko puntua 93,5 metro dauzka.
Lakuak zortzi uharte, eta beste hainbat badia eta hondartza dauzka.
[aldatu] Etnografia
Lakuaren inguruan Mosuo etnia bizi da, Naxi etniarekin zerikusia duten pertsonak dira.
[aldatu] Ikus, gainera
| Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |