Luis Briñas

Wikipedia, Entziklopedia askea

Luis López de Briñas y MacMahon (Bilbo, 18491938), normalki Luis Briñas izenarekin ezaguna, entzute handiko pertsona izan zen Bilbon, batez ere berrogei bat urte eman zituelako Erruki Etxeari laguntzen. 1909 geroztik, presidenteordea izan zen erakunde horretan. 1926an umezurtzen babes-etxe horri eman zizkion milioi bat pezeta, eta 1930ean beste milioi bat eman zizkion, eta baita orube batzuk ere.

1927an Avril mendiko lur batzuk laga zizkion Victoria Eugenia ertzaindegiari. Gero, ertzaindegi hori gaurko Santa Marina ospitalea bihurtuko zen. Luis Briñas, bai Alfonso XIII.a Espainiako erregearen, bai Bilboko Udalaren esker onak irabazi zituen. Bere bustoa, marmolez eginda, Bilboko Erruki Etxeko lorategietan dago. Higinio Basterrak egindako lana da busto hori.