Bilboko Udala

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Udalaren logotipo berria.

Bilboko Udala Bizkaiko hiriburuan tokian tokiko agintea daukan erakunde nagusia da. Udalbatza alkateak eta 29 zinegotzik osatzen dute gaur egun.

Eduki-taula

[aldatu] Udaletxea

Sakontzeko, irakurri: Bilboko udaletxea

Gaur egungo udaletxea laugarrena da hiriko fundaziotik 1300ean: Lehenengoa San Anton Elizaren aurrean 1535ean, baina 18 urte geroago pairatutako uholdeek suntsitu zuten. Hala ere, hortxe bertan jaso zuten bigarren eraikina, zoritxar bera jasan zuena 1593an beste uriola batek jota. Hirugarren udaletxea XVII. mendean eraiki zuten eta, azkenik, laugarrena den gaurkoa 1892ko apirilaren 17an inauguratu zuten, Joaquín Rucoba arkitektoak eginda.

[aldatu] Alkateak

Sakontzeko, irakurri: Bilboko alkateen zerrenda

Agintaldi luzeenak izan dituzten alkateak Joaquín Zuazagoitia Azkorra (17 urte), Iñaki Azkuna Urreta (12 urte 2011 arte), Jose Maria Gorordo Bilbao (8 urte) eta Pilar Kareaga Basabe eta Federico Moyua Salazar (6na) izan ditugu.

Gaur egungo alkatea Iñaki Azkuna jeltzalea da, 1999 urtetik.

[aldatu] Sailak

  1. Berdintasun, Lankidetza eta Hiritarrak.
  2. Ekonomia eta Ogasuna.
  3. Enplegua, Gazteria eta Kirola.
  4. Espazio Publikoaren Erabilerarako bulegoa.
  5. Euskara.
  6. Giza Baliabideak, Kalitatea eta Balioztatzea.
  7. Gizarte Ekintza.
  8. Hirigintza eta Ingurumena.
  9. Hiritarrekiko Harremanak.
  10. Kultura eta Hezkuntza.
  11. Obrak eta Zerbitzuak.
  12. Osasuna eta Kontsumoa.
  13. Partaidetza eta Barrutietako Kontseiluak.
  14. Segurtasuna.
  15. Turismoa eta Jaiak.
  16. Zirkulazioa eta Garraioak.

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak