Luis Scola

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


Luis Scola
Jatorria: Buenos Aires, Argentina
Jaiotze data: 1980/04/30
Altuera: 2.07 metro
Pisua: 111 kg
Posizioa: Pibota
Zenbakia: 4
Debuta ACB ligan: 1999/09/04
Erretiroa:

Luis Alberto Scola Balboa (Buenos Aires, 1980ko apirilaren 30a-) Argentinako saskibaloi jokalaria da.

Tau Baskonian zazpi denboraldiz jokatu izan du kapitain, hegal-pibotaren posizioan eta taldeko inoizko jokalari onenen artean dago.

Eduki-taula

Biografia [aldatu]

Argentinako selekzioarekin jokatzen.

Mario Scola aita eta Jorge Becerra osaba saskibaloi jokalariak izanda, Luis ere hamabost urterekin hasi zen jokatzen.

1999an ACB Ligarako jauzia egin zuen, oso ibilbide arrakastatsua burutuz Saski Baskoniarekin: Hiru Errege Kopa eta Liga 1. Halaber, Argentinako selekzioarekin 2004an urrezko domina lortu zuen Olinpiar Jokoetan.

2007an, azkenean, NBAn estreinaldia egin zuen.

Taldeak [aldatu]

Klubak [aldatu]

Argentinako selekzioa [aldatu]

Selekzioaren maila guztietan parte hartu izan du.

Tituluak [aldatu]

Txapelketa nazionalak [aldatu]

  • Errege kopako txapelduna - Tau Baskonia - 2002
  • ACB ligako txapelduna - Tau Baskonia - 2001/2002
  • Errege kopako finalista - Tau Baskonia - 2003
  • Errege kopako txapelduna - Tau Baskonia - 2004
  • ACB ligako finalista - Tau Baskonia - 2004/2005
  • Errege kopako txapelduna - Tau Baskonia - 2006
  • ACB ligako finalista - Tau Baskonia - 2005/2006

Nazioarteko txapelketak [aldatu]

  • Olinpiar Jokoetako urrezko domina - Argentinako selekzioa - 2004
  • Euroleagueko finalista - Tau Baskonia - 2001/2002
  • Euroleagueko finalista - Tau Baskonia - 2004/2005
  • Euroleagueko 3. sailkatua - Tau Baskonia - 2005/2006
  • Euroleagueko 4. sailkatua - Tau Baskonia - 2006/2007

Markak [aldatu]

Euroligan [aldatu]

2006-07 arte, 146 partida jokatu zituen, 822 errebote (538 defentsan eta 284 erasoan) eta 2.074 puntu lortuz.

ACB Ligan [aldatu]

2006-07 arte, Saski Baskonian puntu gehien sartu dituen jokalaria da (4.498), partida gehien jokatu duen bigarren jokalaria (283), errebote gehien eskuratu duen bigarren jokalaria (1.701) eta baloi gehien lapurtu duen bigarren jokalaria (409).

Kanpo loturak [aldatu]