Lupetz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Lupetza material zolte bat da, harea fina eta buztinaren arteko granulometriaduna. Sedimentu klastiko ez koherente bat da, ibaiek eta haizeak zintzilik garraiaturikoa, ur bideen ohantzean edo urpean hartutako lurretan metatzen dena. Honela sailkatzeko, partikulen diametroak 0.002 eta 0.06 mm artean egon behar du.

Oso tipikoa da Nilo ibaiak metaturiko lupetza, nekazaritzarentzat lur emankorra ematen zuten sarri gertatzen ziren uholdeen ondoren, Antzinako Egiptotik, isuri hau, Asuango Presaren bidez moztu zen arte.

Kohesiorik ez duenez, bertan eraikitzeko lur zaila izaten da, arazoak franko ematen dituena, eta, arkitektura edo ingeniaritza lanetan, zimentazio sistema bereziak hartu behar dira.

Lupetz organikoa: Buztina, lokatza, landare hondakinak

Lupetz ez organikoa: Harkaitzen hautsa barneratuz. Mota honetan dago Pampako loessa: lupetz fina estratifikaziorik gabe.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lupetz Aldatu lotura Wikidatan