Antzinako Egipto

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kefrenen piramidea (IV. dinastiakoa) eta Gizako Esfinge Handia (K. a. 2500 inguru)

Antzinako Egipto Nilo ibaiaren ibarrean Antzinateko zibilizazioa zen, gaur egun Egiptok hartzen duen eremuan gutxi gora-behera. Zibilizazioa K. a. 3150 inguruan sortu zen, Goi eta Behe Egipto politikoki bateratzean lehenengo faraoiaren agindupean, eta 3000 urtez iraun zuen. Bertako historia garai egonkorretan banatzen da, Inperio edo Erresuma izenekoak, garai ezegonkorrek bananduak, Tarteko Aro izenekoak. Azken inpeioaren ostean, zibilizazioa gainbehera lasai baina jarraituan sartu zen, atzerritarrek herrialdearen agintea hartuz. Faraoien agintaldia K. a. 31ean amaitu zen ofizialki, Erromatar Inperioak Egipto konkistatu eta probintzia bihurtu zuenean.

Antzinako Egiptoko mapa, non Aro Dinastikoko hiri eta leku nagusiak agertzen diren (K. a. 3150 - K. a. 30).

Antzinako Egiptoko zibilizazioaren arrakasta Nilo ibaiaren aldaketetara ongi moldatzetik dator. Ibar emankorraren ureztatze kontrolatuak uzta oparoak eragin zituen, gizartearen eta kulturaren garapen handia eragin zituenak. Horrela, administrazio edo gobernuek meatzaritza sustatu, idazkera sistema sortu eta nekazaritza zein eraikuntza elkarlana bultzatu zituen, eta inguruko gizataldeekin merkataritza garatu eta gerra garaipenak lortu zituen, eskualde osoko zibilizazio nagusia bihurtuz. Ekintza hauek sustatzen eta antolatzen elite kultural eta militarra sortu zen (eskribak, apaizak, administratzaileak) egiptoarren batasuna ziurtatzen zutenek, erlijio konplexu baten inguruan.

Antzinako egiptoarren lorpen ugarien artean daude matematika sistema konplexuak, meatzaritza aurreratua, behaketa eta eraikuntza teknika garatuak, hainbat eraikin monumental altxarazteko (piramide, tenplu eta obelisko), faiantza eta beiraren teknologia zehatza, medikuntza sistema praktiko eta eraginkorra, literatura forma berriak, ureztatze eta nekazaritza sistema emankorrak, eta munduko lehen bake hitzarmena. Egiptok ondare iraunkorra utzi zuen: artea eta arkitektura kopiatua izan da, beste hainbat estiloren oinarri, artelanak mundu osoan daude barreiatuta, erruina monumentalek hainbat bidaiari eta idazle inspiratu ditu eta erlijioak berak eragin handia izan du gure munduaren ikuskeran.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

Antzinako Egipto
Dinastiak eta faraoiak
Eye of Horus bw.svg
Aro aurredinastikoa
Aro protodinastikoa
Aro Goiztiarra

I.a - II.a

Inperio Zaharra

III.a IV.a V.a VI.a

Tarteko Lehen Aroa

VII.a VIII.a IX.a X.a XI.a

Inperio Ertaina

XI.a XII.a

Tarteko Bigarren Aroa

XIII.a XIV.a XV.a XVI.a XVII.a

Inperio Berria

XVIII.a XIX.a XX.a

Tarteko Hirugarren Aroa

XXI.a XXII.a XXIII.a XXIV.a XXV.a

Aro Berantiarra

XXVI.a XXVII.a XXVIII.a XXIX.a XXX.a XXXI.a

Aro Helenistikoa

Mazedoniarra . Ptolomeotarra

Erromatar Aroa

Niloren ertzean eta basamortuko oasietan haitzetan zizelkatutako aztarnak ageri dira. K. a. 10. milurtekoan, ehiztari-biltzaile eta arrantzale kulturak zereal-ehotzaile kultura baztertu zuen. Klima aldaketaren eta gehiegizko abeltzaintzaren eraginez, Egiptoko larreak idortzen hasi ziren K. a. 8000 inguruan, Sahara agerraraziz. Gizataldeak Nilo ertzerantz migratu eta nekazaritzan oinarritutako gizarte zentralizatuagoa sortu zuten. [1]

K. a. 6000 inguruan, kultura neolitikoa Nilo haranean sustraitu zen. [2] Garai honetan, kultura aurre-dinastiko ugari independenteki garatu ziren Goi eta Behe Egipton. Badarian kultura eta hurrengo Naqada aroak Egiptoko zibilizazio dinastikoaren aurrekaritzat hartzen dira. Egiptoar hieroglifo zaharrenen aztarnak Naqada III garaiko buztinezko ontzietan agertzen da, Aro Aurre-dinastikoan, K. a. 3200 inguru. [3]

tAwy ('Bi Lurrak')
N16
N16

Erresuma bateratua K. a. 3150 inguruan sortu zuen Menes erregeak, 3000 urtez Egipton agindu zuen dinastia saila hasiz. Garai honetan, egitoarrek herrialdeari tawy izena eman zioten (Bi Lurrak) eta, geroago, kemet (Lur Beltza, Niloren goraldiak utzitako lur beltz eta emankorragatik). Aro luze honetan, bertako kultura berezia garatu zen, batez ere erlijio, arte, hizkuntza eta ohituretan. Egipto bateratuaren lehenengo bi dinastiek Inperio Zaharraren oinarriak finkatu zituen (K. a. 2700-2200), ezaguna garai hartan eraiki ziren piramideak direla-eta (ezagunenak III. dinastiako Djoserren piramidea eta IV. dinastiako Gizako piramideak).

Tarteko Lehen Aroak nahasmen politikoari bidea eman zion 150 urtez. Geroago, Niloren goraldi handiagoek eta agintearen indartzeak garai oparoak ekarri zituen Inperio Ertainean, K. a. 2040 inguruan, eta Amenemhat III.a faraoiaren erregealdian gailurrera iritsi. Tarteko Bigarren Aroan, hikso semitikoen agintaldia ekarri zuen, atzerritarren lehena. Hikso inbaditzaileek Behe Egipto bereganatu eta hiriburu berria sortu zuten: Avaris. Baina Goi Egiptoko faraoiak, Ahmosis I.ak, agintetik bota eta XVIII. dinastia sortu zuen eta hiriburua Menfisetik Tebasera lekualdatu.

Inperio Berria (K. a. 1550 - 1070) XVIII. dinastiarekin hasi zen, Egipto nazioarteko potentzia bihurtuz eta eremu luze-zabalena eratuz, Nubiako Gebel Barkal mendiraino iritsiz eta Sortaldeko lurralde batzuk bereganatuz ekialdean. Garai honetakoak dira mundu mailan ezagunak diren faraoi batzuk: Hatshepsut, Thutmosis III.a, Akhenaton eta Nefertiti emaztea, Tutankhamon eta Ramses II.a. Historiako lehen monoteismoaren agerpen ezaguna garai honetakoa da, Aton jainkoaren inguruan. Beste nazioekiko harreman ugariek ideia berriak ekarri zituen Inperio Berrira. Hainbat gizataldek lurraldea inbaditu zuten (libiarrek, nubiarrek eta asiriarrek), baina egiptoarrek kanporatzea lortu zuten.

XXX. dinastia izan zen bertako agintarien azkenekoa faraoien garaian. K. a. 342an, pertsiarrek Naktanebo II.a garaitu eta agintea hartu zuten. Geroago, Egipto mazedoniarren esku erori zen, 2000 urteko atzerritarren agintaldia hasiz.

[aldatu] Kultura

[aldatu] Erlijioa

Sakontzeko, irakurri: Antzinako Egiptoko erlijioa
Hilen Liburua, hildakoaren hilondoko bidaldian lagungarri.

Egiptoko erlijioa politeista zen, hau da, jainko batengan baino gehiagorengan sinesten zuten. Hasieran, animalia itxurako jainkoei gurtzen zituzten, jainko zoomorfoa esaten zaiona. Animaliarik erabilgarrienak eta sakratuenak jainkotu zituzten, esate baterako krokodiloa, Niloren ur-goraldia iragartzen zuena; ibisa, sugeak jaten zituen hegaztia...

Hiri eta probintzia bakoitzak beraien jainkoak zituzten, eta batzuk, Egipto osoan gurtzen ziren. Famatuenak, Ra, Amon, Osiris, Isis, Horus eta Thot ziren. Amon zen jainko gorena.

Oraindik zutik dira egiptoar jainkoei eskainitako tenpluak. Handiena Karnakeko Amonen Tenplua da, Luxor hirian dagoena.

[aldatu] Artea eta arkitektura

Sakontzeko, irakurri: Arkitektura egiptoarra
Edfuko tenplua.

Egiptoarrek tenplu, piramide, obelisko, hilobi ederrak utzi dituzte. Hala ere, kolonialismoaren ondorioz, hainbat obra Europa eta Amerikako museoetan daude gaur egun.

Oso garatua zegoen era zientifikoan eta herritar guztiei eskainia zegoen ezberdintasunik gabe. Garaiko mediku onenak ziren eta arazorik gabe nahasten zituzten, medikuntza zientifikoa eta espirituala. Gainera mota askotako medikuak zeuden.

[aldatu] Nekazaritza

Egiptoarrek bazekiten ondo Nilo ibaia aprobetxatzen. Aspalditik ertzetako ahateak eta txoriak ehizatu eta uretan arrantzan aritzen ziren. Baina, nekazaritza garatuko bazen, ur-goraldia kontrolatu beharra zegoen.

Horregatik, dikeak eta ubideak eraiki zituzten, urei eusteko. Lan horiek egin ahal izateko, kalkulua eta geometria garatu eta egutegi bat egin zuten.

Horrela aprobetxatzen zuten ur-goraldiak: uholde bat zetorrenean, urez betetzen zuen lehorra zena. Gero ur hori behera joaten zen, eta ura egon zen lekuak limoz estalitako soroak ziren. Azkenean uzta bilketa egin, eta bi hertzeetan soroak zituzten.

[aldatu] Erreferentziak

  1. Midant-Reynes, Béatrix. The Prehistory of Egypt: From the First Egyptians to the First Kings. Oxford: Blackwell Publishers.
  2. The Nile Valley 6000-4000 BC Neolithic (The British Museum, 2005, 2008-08-21)
  3. Bard, Kathryn A. Ian Shaw, ed. The Oxford Illustrated History of Ancient Egypt. Oxford: Oxford University Press, 2000. 69 or.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Antzinako Egipto

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak