László Moholy-Nagy

Wikipedia, Entziklopedia askea
Laszlo Moholy-Nagyren erretratua

László Moholy-Nagy (hungarieraz ˈlɑ̈ːsloː ˈmoholiˌnɒɟ ahoskatua; Bacsbarsord, 1895eko uztailaren 20a - Chicago, 1946ko azaroaren 24a) hungariar margolaria eta eskultorea izan zen. Lissitzkyren kide izan zen teoria konstruktibisten hedapenean. 1922an "Bauhaus" izeneko mugimenduan sartu zen. Beira, nikela eta plexiglasa erabili zituen bere diseinuetan. Erabat esperimentalista izan zen, eta alor askotan aritu zen lanean: margolaritzan, eskulturan, diseinuan, argazkigintzan. 1938an New Bauhaus, gaur egun Diseinu Institutua dena, sortu zuen Chicagon. Eragin handia izan zuen Amerikako industria-diseinuan.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: László Moholy-Nagy Aldatu lotura Wikidatan