Mákina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mákina
Sorrera1990eko hamarkada
SorlekuaValentziako Erkidegoa
HedapenaEspainia
InstrumentuakErritmo-kaxa, samplerra, sintetizadorea.
Azpigeneroak
Jumpstyle

Mákina hardcore techno musika estiloaren azpigenero bat da, jatorria Espainian duena. Britainiar hardcore dancearen antzera, bouncy techno eta hard trance estiloetako elementuak ditu. Tempoa 150 eta 180 BPM artekoa da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1990eko hamarkadaren hasiera: jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainian dance musika 1988an nabarmendu zen acid housen gorakadarekin. Màkinak joera horri jarraitu zion, eta jatorria 1990eko hamarkadaren hasieran du, Valentzian.[1] Bakalao izeneko estilotik eratorria, Valentziako klubetan 1980ko hamarkadaren bigarren erdian bere izaera eta ezaugarriak garatu zituen.[2][3]

1990eko hamarkadaren erdialdean: aurrerapena eta arrakasta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Generoak 1991n Chimo Bayo DJ espainiarrak "Así me gusta a mí" bere singlea kaleratu zuenean protagonismoa lortu zuen. Abestiak arrakasta handia izan zuen Europa osoan, eta, horri esker, generoa laster ospetsu bilakatu zen. Generoa oso ezaguna egin zen Espainia osoan 1995etik 1997ra, Màkina estiloko single asko Espainiako Single Zerrendako lehen postura iritsi baitziren.

1990eko hamarkadaren amaieratik gaur egunera arte, generoa Ipar-ekialdeko Ingalaterra eta Eskoziako rave eszenan mantendu da. Klub nabarmenen itxierari jarraituz, bere ospea apur bat desagertu zen inguru horietan eta bertoko hardcorek ordezkatu zuen. Hala eta guztiz ere, oraindik ondare kultural sendo bat gordetzen du; bere abestiak aldiro-aldiro entzuten dira Newcastle Unitedek eta Sunderland AFCk partidak jokatzen dituztenean.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Carles Feixa; Carmen Costa; Joan Pallarés. (2001). From okupas to makineros: citizenship and youth cultures in Spain. Council of Europe, 297 or..
  2. Simonis, Damien. (Spain). Lonely Planet: 69. ISBN 978-1-74104-554-3..
  3. Loretta Chilcoat; Reuben Acciano. (2005-2-15). «Western Europe» Lonely Planet: 30. ISBN 978-1-74059-927-6..
  4. Gibbins, Paul. (2015-6-1). I Grew Up with Màkina, The Geordie Youth Culture Phenomenon That's Been Slept On For A Decade. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.