Møns Klint

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kareharri zurizko itsaslabarrak.

Møns Klint Danimarkako Møn uharteko itsaslabar zuri ezaguna da. Natur erreserba dira.

Labarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sei kilometro luzatzen dira itsaslabarrak, Liselund parketik hasi eta itsasargiraino. 100 metrotik gorako garaiera dute, punturik altuena Dronningestolen (128m) izanik. Ibilbide batek itsaslabar guztiak goitik zeharkatzen ditu.

Geologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klera zurizko itsaslabarrak dira. Duela 70 milioi urte itsasoan bizi ziren Coccolitoforo alga mikroskopikoen milioika oskolen sedimentazioz eta glaziarrek eragiten zuten presioaren konpaktazioz osatu zen. Duela 11.000 urte Izotz Aroa amaitu eta glaziarrak urtzerakoan labarrak altxatu egin ziren.

2007an Geocenter Møns Klint interpretazio zentrua ireki zen, bertan azaltzen da Møns Klinten historia geologikoa.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Møns Klint Aldatu lotura Wikidatan