MAMIL

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lycraz jantzitako adin ertaineko gizon bat

MAMIL zenbait txirrindulariri erreferentzia egiten dion akronimo bat da,[1] middle-aged man in lycra[2] ("lycraz jantzitako adin ertaineko gizona") ingelesezko hitzen inizialekin osatua.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akronimoaren lehen erreferentzia 2010koa da, Mintel marketin-ikerketa enpresa britainiarrak erabili zuenekoa. 2012an ospe handiagoa lortu zuen Erresuma Batuan, Bradley Wigginsek 2012ko Frantziako Tourrean eta 2012ko Udako Joko Olinpikoetan izandako arrakastarekin.[3] Britainia Handiak UCI Munduko Txapelketan izan zituen garaipenek ere herrialde horretan txirrindulari afizionatuen kopurua handitu zuten, akronimoa are gehiago hedatuz.[4]

Konnotazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorriz, hitza bizikleta garestia eta elastanozko jantziak erabiltzen dituzten txirrindulari afizionatuak izendatzeko erabili izan da. Halere, terminoak konnotazio peioratibo nabarmenak ditu, txirrindularion izaera afizionatua eta loditasuna nabarmentzeko, alde batetik,[5] eta ezintasun ekonomikoa bestetik (auto garestia erosi nahi eta ezin dutenentzat, bizikleta garestia eskuragarriagoa delakoan).[6]

Hedapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Australian, txirrindulari mota honen ugaltzea Tour Down Under lasterketarekin eta Cadel Evans txirrindulariaren ospearekin lotu da. Tony Abbott lehen ministro ohia bera MAMIL izendatua izan da.[7]

Txirrindularitza mota hau soziologikoki aztertzen hasia ere bada: Greg Cooper Zeelanda Berriko dramaturgoak MAMIL izeneko monologoa idatzia du, Mark Hadlow aktoreak antzeztu izan duena.[8] Nickolas Bird-ek zuzendutako dokumental luze baten izenburua ere bada.[9]

Aldaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akronimoaren aldaera bat dago, MAMIN (middle-aged man in neoprene), neoprenoz jantzita igeri egiten duten adin ertaineko gizonei erreferentzia eginez. Kasu honetan ere, loditasunaren kontura barre eginez, helburu aitortua (hotzari aurre egitea) benetakoarekin bat ez datorrela seinalatuz (mitxelinei eustea) [10]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Rise of the Mamils (middle-aged men in lycra)» BBC News 2010-08-14 (Noiz kontsultatua: 2021-06-24).
  2. (Ingelesez) «Mamil definition and meaning | Collins English Dictionary» www.collinsdictionary.com (Noiz kontsultatua: 2021-06-24).
  3. (Ingelesez) «The humble Mamil: why we need 'middle-aged men in Lycra' | Matt Seaton» the Guardian 2012-09-11 (Noiz kontsultatua: 2021-06-24).
  4. «Olympics further sparking British cycling boom, concerns remain - Alex Wolff - SI.com» web.archive.org 2014-02-03 (Noiz kontsultatua: 2021-06-24).
  5. «https://twitter.com/edulartzanguren/status/1407948702849896459» Twitter (Noiz kontsultatua: 2021-06-24).
  6. «Mamil at the crack of dawn | The Brunei Times» web.archive.org 2014-01-08 (Noiz kontsultatua: 2021-06-24).
  7. (Ingelesez) Huynh, Kim. (2013-10-15). «Pest or indigenous species, the mamil abounds» The Sydney Morning Herald (Noiz kontsultatua: 2021-06-24).
  8. (Ingelesez) «Middle aged man in lycra takes his issues to the road» Stuff 2015-06-03 (Noiz kontsultatua: 2021-06-24).
  9. (Ingelesez) Lagler, Christa. (2017-10-17). «New Documentary Explores the MAMIL Mindset» Bicycling (Noiz kontsultatua: 2021-06-24).
  10. (Ingelesez) Subscribe to The Australian | Newspaper home delivery, website, iPad, iPhone & Android apps. (Noiz kontsultatua: 2021-07-09).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]