MASH (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea


MASH 1970eko Robert Altman estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako komedia beltzezko film bat da. Fred Williamsonek amerikar futbol partidako eszena zuzendu zuen. 1968ko Richard Hooker idazlearen MASH: A Novel About Three Army Doctors eleberrian oinarritua dago. Donald Sutherland, Elliott Gould, Tom Skerritt, Sally Kellerman, Robert Duvall, Roger Bowen eta René Auberjonois aktoreek antzeztu zuten.

Oscar Sarietarako bost izendapen jaso zituen, Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (Ring Lardner, Jr.) irabaziz. Bestalde, 1970eko Canneseko Zinemaldian Urrezko Palma irabazi zuen.

Izandako arrakastari esker filmean oinarritutako M*A*S*H (1972-1983) telesaila ospetsua estreinatu zen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Koreako Gerra puri-purian dela, agintearen aurkako joera duten hiru estatubatuar zirujau (Donald Sutherland, Elliott Gould eta Tom Skerritt) parrandazale, antimilitarista, edanzale eta emakumezaleek MASH 4077 (Mobile Army Surgical Hospital 4077) deritzon ospitale mugikorrean lan giten dute.

Aktoreak

Ikus gainera

Kanpo loturak