Umore beltz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gai gogorraz aritzea umoren bitartez, hortan datza umore beltza.

Umore beltza normalean seriotzat hartzen diren gaien inguruko egiten denari esaten zaio. Normalean beldurra, pena, mina eragiten dituzten gaiak dira umore beltzaren funtsa, esaterako heriotza, gaixotasunak, gosea, gerra... Gizarte mailan gai oso serioak dira eta umorearen bidez azaltzea konbentzio guztien aurka doa. Askotan gizarte-kritika sakona azaltzen du. Beti oso krudela da.

Kontzeptuaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohikoa da jatorria André Bretonek. idazle surrealista, 1940an paratutako Anthologie de l'humour noir. Liburu horretan Jonathan Swift genero sortzaile moduan aurkeztu zuen. Aurretik, 1935an hitza komedia mota bat definitzeko erabili zuen; komedia mota horretan zinismoa eta ezkortasuna nahastu egiten zen.[1] Izan ere, antologia hori agertu baino lehen umore mota honen adibide asko ezagutzen ziren.

Umore beltzan ohikoak diren gaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Heriotza
  • Gaixotasun larriak
  • Elbarritasunak
  • Pobrezia
  • Hilketak
  • Sexua
  • Arrazismoa
  • Delinkuentzia
  • Gizarte arauak
  • Eromena
  • Drogomenpekotasunak
  • ...
Heriotza umore beltzan ohiko gaia da.

Umore beltzaren ezaugarri batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Politikoki ez da zuzena. Normalean esaten ez diren gauzka esaten ditu.
  • Aurkako iritziak sortzen ditu.
  • Gai eskatologikoak eta gordinak gustukoak ditu.
  • Asmo probokatzailea.


Adibide batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

-"Ama, ama, zergatik ospatzen ditugu gabonak uztailan?" -"Bada, duzun minbiziarekin ez zara ezta udazkenerako helduko".

Kasu honetan bi gai oso gogorrak azaltzen dira, heriotza eta minbizia, gainera haur baten pertsonairengan. Egoera arrunt batean inork ez luke horrelako txisterik botako.

Askotan, medikuak eta gaixoak protagonistak dira: -"Doktore jauna, doktore jauna, hanka galdu egingo dut?" -"Ez dakit, hori zure kontua da. Nik poltsa batean jarriko dizut, oso ondo bilduta".

Antzeko zerbait honetan ikusten dugu: "Gaixo bat medikuarengana doa: -Doktore jauna, leiho irekiak ikusten ditudanean nire buruaz beste egiteko izugarrizko gogogak ditut. Zer egin dezaket? -Bada ordaindu nire faktura joan baino lehen!"

Umore beltza erabili duten zenbait idazle[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Umore beltza euskal literaturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komikietan umore mota hau oso ohikoa da. Gurean, esaterako, TMEOaldizkaria hildo horretan kokatu daiteke.

Umore beltza zineman[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Umore beltza telebistan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Umore beltzaren saria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtero Parisen Umore Beltzaren Saria ematen da. Saria 1954an Tristán Mayak sortu zuen. Kategoria desberdinetako irabazleei ehorzte-koro bat jartzen zaie.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]