Koreako Gerra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Koreako Gerra
Gerra Hotzaren zati
Koreanwarmontage.jpg
Koreako Gerraren irudi-muntaia
Data 1950 - 1953
Lekua Koreako penintsula
Emaitza Su-etena eta Koreako Desmilitarizazio Gunearen sorrera
Gudulariak
Flag of the United Nations.svg Nazio Batuak:
 Hego Korea
 Australia
 Belgika
 Kanada
 Kolonbia
 Etiopia
 Frantzia
 Grezia
 Luxenburgo
 Herbehereak
 Zeelanda Berria
 Filipinak
 Hegoafrika
 Thailandia
 Turkia
 Erresuma Batua
 AEB
 Ipar Korea
 Txina
 Sobietar Batasuna
Buruzagiak
Hego Korea Syngman Rhee
Hego Korea Chung Il-kwon
Hego Korea Paik Sun-yup
Filipinak Elpidio Quirino
Filipinak Fidel Ramos
Turkia Tahsin Yazıcı
Ameriketako Estatu Batuak Douglas MacArthur
Ameriketako Estatu Batuak Matthew Ridgway
Ameriketako Estatu Batuak Mark Wayne Clark
Ameriketako Estatu Batuak Harry S. Truman
Ameriketako Estatu Batuak Dwight D. Eisenhower
Ipar Korea Kim Il-sung
Ipar Korea Choi Yong-kun
Ipar Korea Kim Chaek
Txinako Herri Errepublika Mao Zedong
Txinako Herri Errepublika Peng Dehuai
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Josef Stalin
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Georgy Malenkov
Indarrak
941.356–1.139.518 gudari 1.066.000 gudari
Galerak
+474.000 hildako 1.190.000-1.577.000+ hildako

Koreako Gerra 1950eko uztailaren 25etik 1953ko uztailaren 27ra luzaturiko gatazka dugu, Ipar Korea (komunista) eta Hego Korearen (kapitalista) artean. Aldi berean, guda hau Estatu Batuetako eta Sobietar Batasunaren arteko guda ez ofizialtzat har daiteke.

Esan bezala, gerra honek Ipar Korea eta Hego Korea elkarren aurka ipini zituen. Azken herrialde honek Estatu Batuetako laguntza militarra eskuratu zuen, batik bat; halaber, Australiak, Kanadak eta Erresuma Batuak, hala nola beste hainbat naziok, bere babesa eskaini zioten hegoaldekoei. Ipar Koreak, berriz, txinatarren laguntza jasotzeaz gain, sobietarren babesa izan zuen.

Jatorriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1910etik Bigarren Mundu Gerra amaitu arte, Korea Japoniako kolonia izan zen. Aliatuek zera agindu zioten Japoniako Armadari gerra amaitu ondoren: bere tropek amore eman zezatela sobietar eta estatubatuar tropen aurrean (gerra bukatu eta gutxira estatubatuarrek Koreako penintsularen hegoaldea hartu zuten; sobietarrek, halaber, iparraldea. Haien arteko muga 38. paraleloak finkatzen zuen). Aliatuek Koreako penintsulak estatu bakarra eta demokratikoa osatuko zuela prometatu zuten, zehaztasunik eman barik. Hala gauzak (eta Japoniako tropek amore emanda), Estatu Batuek hauteskundeetarako deialdia egin zuten Hego Korean 1948an. Sobietar Batasunak, ordea, hauteskundeen ospakuntza galarazi eta Koreako Alderdi Komunistari eskaini zion lurraldearen agintea, Kim Il Sung alderdi honen presidente zelarik. Hego Koreak Syngman Rhee nazionalista hautatu zuen presidente.

Koreako gerraren zergatiek eztabaida sortu ohi dute. Batzuen ustez, zergatirik posibleena Estatu Batuetako gobernuaren beldurra litzateke, Hego Koreak komunismoari ekitearen beldur baitziren. Askok eta askok Mendebaldeari eta Hego Koreari leporatu diote gerraren eztanda. Nolanahi ere, artxibo sobietarrak azterturik, zera baiezta dezakegu gaur egun: Kim Il Sung Ipar Koreako garaiko presidenteak Stalin konbentzitu zuela gerra finantza zezan. Izan ere, 1950eko urtarrilaren 12an, Estatu Batuetako Estatu Idazkariak bere herrialdeak Ozeano Barean zuen defentsa-perimetroko herrialdeak edo lurraldeak izendatu zituenean, ez zuen Hego Korea aipatu. Horrek Estatu Batuak gerran sartuko ez zirela esan nahi zuen, sobietarrak eta ipar-korearrak gerrari ekitera bultzatuz.

Hego-korearren nahiz ipar-korearren helburua Korea Estatu kapitalista edo komunista batean batzea zen, hurrenez hurren. Hegoaldekoek bazekiten, nolanahi ere, irabazteko aukerarik handienak iparraldekoek zituztela, babesa sobietarra zela eta.

Txinan, Mao Zedong Ipar Korea babesteko prest zegoen, baina, hala ere, ez zuen gerrarik nahi. Izan ere, bazitekeen gerra luzatzea eta Estatu Batuek nahiz europarrek esku sartzea, guneko erregimen komunisten biziraupena mehatxatuz.

Gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1950eko uztailaren 25ean Ipar Koreako tropak, pilaka, hegoalderantz abiatu ziren. Hauen arrakasta sekulakoa izan zen, Sobietar Batasunak ondo hornitu baitzituen. Egun gutxitan, Hego Koreako Armadak huts egin zuen eta Pusa izeneko hirira eta haien inguraldeetara atzera egin behar izan zuten.

Gudaren arrakastak beste gune batzuk inbaditzera anima zitzakeela kontutan harturik, Estatu Batuek interbenitzea erabaki zuten. Douglas MacArthurren jeneralaren agindupean, amerikarrek Smith Operazio Berezien Taldea sortu zuten.

Bien bitartean, Nazio Batuek Hego Koreari laguntza eskaintzea erabaki zuten. Horrela gauzak, MacArthur komandantearen agindupean, Nazio Batuetako tropek Inchon hiria (Seuletik hurbil) inbaditu zuten, arrakastatsuki. Egun gutxitan Seulera iritsi ziren, non erresistentzia txikia aurkitu zuten tropa komunistengandik. Ipar-korearrak azkar abiatu ziren 38. paraleloaren iparreraino.

Bistan zegoen Nazio Batuek bere helburua lortu zutela: Hego Korea askatzea. Dena dela, Estatu Batuek gutxiegitzat jo zuten lorturikoa eta Ipar Korea inbaditzeko asmoa iragarri zuten. Izan ere, estatu batuarren helburua Korea bakarra sortzea zen. Nazio Batuen babesa lorturik, Ipar Korearaino aurrera egin zuten.

Baina Txinak, laguntza sobietarra lortuz gero eta Estatu Batuek Txina inbadi zezaten beldur, Ipar-korearrei laguntza eskaini zien, estatu batuen iparralderainoko aurrerapena geldiaraziz.

Oraindik dirauen geldialdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat eta hainbat kontraeraso gertatu ostean, gauzak gerra hasi baino lehen zeuden bezala geratu ziren: kapitalistak 38. paraleloaren hegoaldera; komunistak paralelo berberaren iparraldera.

Su-eten batek gune desmilitarizatu bilakatu zuen 38 paraleloa, Ipar Korea eta Hego Korearen arteko muga, alegia.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Koreako Gerra Aldatu lotura Wikidatan