Malmquisten zehartasuna

Wikipedia, Entziklopedia askea

Malmquisten zehartasuna (Malmquist bias ingelesez) behaketa astronomian hautespen zehartasun bat da. Bere izena, lehen aldiz datuetan bere eraginak deskribatu zituen Gunnar Malmquist suediar astronomoagatik jasotzen du.

Zehazki, objetu lagin bat (galaxiak, izarrak, kuasarrak etab.) magnitudean mugatuta baldin badago, orduan, behatzaileak, distantziarekin, bataz besteko argitasunaren handitze bat ikusiko du. Hau, distantzia handitzean, iturririk ahulenak jada detektatzen ez direlako gertatzen da.

Irtenbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arazo honentzako irtenbidea isurian edo magnitudean mugatutako lagin bat erabiltzearen ordez, bolumenean mugatutako lagin bat erabiltzea da, hau da, distantzia zehatz baterainoko objektu guztiak hartzea, objekturik ahulenak bolumenean deteketagarriak direla ziurtatuz.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]