Manolete

Wikipedia, Entziklopedia askea
Manolete
Manolete
Manoleteren estatua Linares udalerrian.
Datu pertsonalak
Izen osoa Manuel Laureano Rodríguez Sánchez
Ezizena Manolete
Jaio 1917ko uztailaren 4a
Espainia Kordoba (Espainia)
Hil 1947ko abuztuaren 29a
Espainia Linares (Espainia)
Bikotekidea(k) Antoñita Bronchalo Lopesino
Ezizenez Lupe Sino

Manuel Laureano Rodríguez Sánchez, ezizenez Manolete (Kordoba, 1917ko uztailaren 4a - Linares, 1947ko abuztuaren 29a) 1940ko hamarkadako espainiar zezenketaririk garrantzitsuenetakoa izan zen.

Bizitza

1939an irten zuen aurrenekoz zezen plazara, Sevillako Maestranzara, hain zuzen. Gazte gaztetatik zezen giroan bizi izan zen, eta estilo berri bat ireki zuen zezen munduan. Islero izeneko zezenak harrapatu eta hil zuen Linareseko zezen plazan[1], ezpata sartzeko unean adarka egin baitzion. Gertakari honen ondorioz espainiar gerraondoko mito bilakatu zen.

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Manolete Aldatu lotura Wikidatan