Abuztuaren 29
Wikipedia(e)tik
| << | Abuztua | >> | ||||
| A | Aa | Az | Og | Os | L | I |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | ||
| 2012 | ||||||
Abuztuaren 29a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta berrogeita batgarren eguna da, 242.a bisurteetan. 124 egun falta dira urtea amaitzeko.
Eduki-taula |
[aldatu] Gertaerak
[aldatu] Euskal Herrian
- 1858 - Jose Maria Iparragirrek bigarren aldiz hartu zuen Ameriketarako itsasontzia, Baionan.
- 1972 - ETAk Eloy Garcia Cambra udaltzaina erail zuen Galdakaon.
[aldatu] Munduan
- 1261 - Urbano IV.a Eliza Katolikoaren Aita Santu aukeratu zuten.
- 1484 - Giovanni Battista Cibo kardinala Aita Santu aukeratu zuten Inozentzio VIII.a izenez.
- 1533 – Espainiar konkistatzaileek Atahualpa enperadore inka exekutatu zuten Cajamarca herrian, garrotea erabiliz.
- 1825 - Portugalek Brasilgo inperioaren independentzia onartu zuen, milioi bat libra esterlina ordaintzearen truke.
- 2004 - Atenas 2004ko Joko Olinpikoak bukatu ziren; Hicham El Guerrouj marokoarrak historia egin zuen 5.000 metroko proba eta 1.500ekoa irabaziz.
- 2005 – Katrina urakanak sekulako hondamendia eragin zuen New Orleansen, hiriaren %80a ur azpian utziz. 1.600 hildakotik gora Misisipiko estatuan.
[aldatu] Arte eta kultura
[aldatu] Zientzia eta teknologia
- 1831 – Michael Faraday ingelesak dinamoa asmatu zuen.
- 1929 - Graf Zeppelin zepelin alemaniarrak lehen aldiz eman zion munduari bira airez.
[aldatu] Kirolak
[aldatu] Jaiotzak
- 1619 - Jean-Baptiste Colbert, Frantziako finantza-ministroa. (h. 1683)
- 1632 - John Locke, filosofo ingelesa.
- 1810 - Juan Bautista Alberdi, politikari eta idazle argentinarra.
- 1862 - Maurice Maeterlinck, idazle belgikarra eta (1911ko Literaturako Nobel Saria).
- 1874 - Manuel Machado, poeta espainiarra.
- 1915 - Ingrid Bergman, aktore suediarra Stockholmen (h. 1982)
- 1923 - Richard Attenborough, aktore ingelesa.
- 1949 - Richard Gere, aktore estatubatuarra.
- 1958 - Michael Jackson, abeslari estatubatuarra.
- 1962 - Rebecca De Mornay, aktore estatubatuarra.
[aldatu] Heriotzak
- 886 - Basilio I.a, enperadore bizantziarra.
- 1533 - Atahualpa, enperadore inka.
- 1895 - Francisco Navarro Villoslada, idazle eta ideologoa. (j. 1818)
- 1947 - Manuel Rodriguez, Manolete, toreatzaile espainiarra.
- 1975 - Eamon de Valera, politikari irlandarra (j. 1882).
- 1982 - Ingrid Bergman, aktore suediarra (j. 1915).
- 1987 - Lee Marvin, aktore estatubatuarra.
- 2001 - Francisco Rabal, aktore espainiarra.
- 2002 - Luis Carandell, idazle eta kazetari espainiarra.
- 2006 - Naguib Mahfuz, idazlea (Literaturako Nobel Saria).
- 2006 - Youenn Gwernig, poeta eta kantautore bretainiarra (j. 1925).
[aldatu] Jaiak eta urteurrenak
| Urteko hilak | ||
|---|---|---|
|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |
||