Mantesko ituna

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Mantesko ituna 1354ko otsailaren 22an Karlos II.a Nafarroakoa eta Joanes II.a Frantziakoak sinatutako ituna izan zen. Helburua Eduardo III.a Ingalaterrakoaren aurka errege biak lotzea zuen Ehun Urteko Gerra jarraitzeko.

Karlosek Printze Beltza eta Lancasterreko dukea zen Henrike Grosmontekoa negoziatzen hasi eta gero, Joanes II.ak, Ingalaterraren aurkako bere aliantza finkatzeko, Robert le Coq bidali zuen Mantesera Nafarroako Erresumarekin bake ituna sinatzeko. Itunari esker, Karlosek Beaumont-le-Rogerreko konderria ez ezik emate gehiago ere lortu bazituen ere, ez zuen bake finkorik lortu. Karlosek Henrike Grosmontekoarekin aliantza sinatu zuen 1354an[1]. Hori zela eta, berriro negoziatu eta Valognesko ituna sinatu zuten 1355ean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Lodge, Eleanor C. "Gascony under English Rule". Kennikat Press: Londres, 1926, 84. orr.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]