Eduardo (Printze Beltza)
| Eduardo Printze Beltza | |
Printze Beltza |
|
|
|
|
|---|---|
| 1330 – 1376 | |
| Monarka | Eduardo III.a Ingalaterrakoa |
|
|
|
| Jaiotza | 1330eko ekainaren 15a Woodstock jauregia, Woodstock, Oxfordshire |
| Heriotza | 1376ko ekainaren 8a Westminster jauregia, Londres |
| Ezkontidea | Joana Kentekoa |
Eduardo Printze Beltza edo Eduardo Woodstockekoa (Woodstock, Oxfordshire, Ingalaterra, 1330eko ekainaren 15ean - Londres, Ingalaterra, 1376ko ekainaren 8an) Galesko eta Akitaniako printzea izan zen. Eduardo III.a Ingalaterrakoaren seme zaharrena izan zen, eta Rikardo II.a Ingalaterrakoaren aita.
Aparteko agintari militarra eta oso estimatua bizitzan zehar, aita baino urtebete lehenago hil zen, eta, hortaz, ez zuen errege gisa gobernatu (Galesko printzeari horrelakoa gertatu zitzaion lehenengo aldia). Richard semearengana igaro zen koroa, adin txikikoa oraindik.
Gaur egun Printze Beltza deitzen bazaio ere, bere bizialdian honelako izenik ematen zitzaion frogarik ez dago. Horren ordez Eduardo Woodstockekoa bezala ezagutzen zitzaion, jaiotokia zela eta. Printze Beltza ezizena geroago jaio zen, lehen aldiz XVI. mendean. Ziurrenik goitizen hori armarritik etor dakioke, Canterburyko hilobian agertzen den bezala, beltza eta hiru ostruka-lumarekin.
Biografia [aldatu]
Eduardo III.aren semea zen. Ehun Urteko Gerrako jeneralik onenetakoa izan zen. 1356. urtean Frantziako errege Joan II.a garaitu zuen Poitiersen. Aitak semearen esku utzi zuen Akitania (1363).
1366. urtean, Baionan bildu zen Gaztelako errege Petri I.a Ankerrarekin eta Nafarroako errege Karlos II.a Gaiztoarekin, Libourneko ituna prestatzera. Hitzarmen haren arabera, laguntza militarraren truke, Bizkaiko jaurerria Akitaniako dukearen mendeko lurralde bihurtu zen, eta Gipuzkoa, Araba eta Errioxa Nafarroako koroaren mendean gelditu.
1367. urtean, Printze Beltzaren osteek Nafarroa igaro, eta, Naiaran, Petri I.a Gaztelako erregearen anaia eta aurkari zen Henrike Trastamarakoaren osteak garaitu zituzten, eta Du Guesclin atxilotu zuten. Printze Beltza Akitaniara itzuli zen, eta bertan Aragoiko, Nafarroako eta Portugalgo erregeek Gaztelako koroa eskaini zioten, gaztelarrek kenduriko lurralde guztien truke. Portugalgo erregeak ez zuen hitza bete eta, Petri I.aren alde jarri ondoren, hutsean geratu ziren asmo haiek guztiak.
Printze Beltza gaixotu egin zen 1370. urtean eta Joan Lancasterkoak, bere anaiak, hartu zuen haren lekua Akitaniako gobernuan.
| Aurrekoa Eduardo III.a Ingalaterrakoa |
Akitaniako dukea 1362–1372 |
Ondorengoa Rikardo II.a Ingalaterrakoa |
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.