Marco Antonio Sanz de Acedo

Wikipedia, Entziklopedia askea
83.61.69.5 (eztabaida)(r)en berrikusketa, ordua: 12:52, 31 abuztua 2016
Marco Antonio Sanz de Acedo
Datu pertsonalak
Izen osoa Marco Antonio Sanz de Acedo
Ezizena Eskroto / Gavilán
Jaio 1965eko maiatzaren 8a
Iruñea (Nafarroa)
Hil 2003ko azaroaren 30a
(38 urte)
Allo (Nafarroa)

Marco Antonio Sanz de Acedo, (Iruñea, 1965eko maiatzaren 8a - Allo, 2003ko azaroaren 30a) euskal abeslaria izan zen, Eskroto edo Gavilán ezizenak zituena.

Biografia

1985ean Tijuana in Blue taldean abesten hasi eta 1980ko hamarkadaren punk abeslaririk ospetsuenetariko bat bihurtu zen. Eskrotok bost disko atera zituen Tijuanarekin.

1990eko hamarkadan Mexikon zenbait hilabete pasa ondoren, Iruñera itzuli eta mexikar doinuak kantatzeko taldea sortzea erabaki zuen. Horrela Kojon Prieto y los Huajalotes sortu eta Gavilán aukeratu zuen ezizen. 1995eko irailean taldea desegin arte, hiru disko atera zituen.

2003an Artsaia Musik Club aretoan beste hainbat rock taldekin aritu ondoren, desagertu eta laster agertu zen hilik[1]. Bere heriotzaren kausa ez da zehatza baina bere buruaz beste egin zuela eman zuen[2].

Erreferentziak


Biografia
Euskal Herria
Artikulu hau Euskal Herriko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.