Marcos José dos Santos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marcos José dos Santos

5. elizbarrutiko apezpiku

2022ko ekainaren 22a -
Manoel João Francisco (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Cornélio Procópio (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaLupionópolis1974ko martxoaren 2a (50 urte)
Herrialdea Brasil
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Marcos José dos Santos (Lupionópolis, 1974ko martxoaren 2a) brasildar elizgizona da. 2022an Cornélio Procópioko apezpiku bihurtu zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marcos José dos Santos apezpikuaren armarria

Lupionópolisen jaio zen 1974ko martxoaren 2an. 1993tik 1995era filosofia ikasi zuen Apucaranako Filosofiako Institutuan eta 1996tik 1999ra teologia Paulo VI. Teologiako Institutuan (Londrina). 2005ean masterra egin zuen Erromako Unibertsitate Gregorianoan[1].

2000ko otsailaren 12an apaiztu zen Lupionópolisko Kristo Erregearen elizan[1].

2001ean Londrinako Bihotz Sakratuen parrokiako bikario izendatu zuten. 2002tik 2003ra eta 2007an Londrinako San Jose apaizgaitegi propedeutikoko errektorea izan zen[1].

Gainera, zuzendari espiritual gisa aritu zen Paulo VI. Apaizgaitegi Teologikoan, Londrinan (2006). 2008tik 2013ra Ekintza Ebanjelizatzaileko koordinatzailea izan zen, 2014tik 2016ra Londrinako San Joan Paulo II.a elizako parrokoa, eta 2015etik 2017ra Londrinako artxidiozesiako bikario nagusia. 2017an Centenário do Sulgo Graziako Andre Mariaren elizako parroko izendatu zuten[1].

2022ko ekainaren 22an, Frantzisko aita santuak Cornélio Procópioko apezpiku izendatu zuen[2].

Eu vos escolhi (euskaraz: «Neuk zintuztedan zuek aukeratu»)[3] leloa hautatu zuen[1]. 2022ko abuztuaren 13an apezpiku ordenatu zuten Londrinako katedralean[4].

Ondorengotza apostolikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e (Portugesez) «Papa Francisco acolhe renúncia de dom Manoel João Francisco e nomeia novo bispo para Cornélio Procópio» CNBB 2022-06-22 (Noiz kontsultatua: 2023-12-09).
  2. (Italieraz) «Rinuncia e nomina del Vescovo di Cornélio Procópio (Brasile)» The Holy See 2022-06-22 (Noiz kontsultatua: 2023-12-09).
  3. Jn 15:16
  4. (Portugesez) Mastelini Moyses, Juliana. «Padre Marcos José dos Santos é ordenado bispo para a Diocese de Cornélio Procópio (PR)» Diocese Procopense 2022-08-17 (Noiz kontsultatua: 2023-12-09).
  5. (Ingelesez) «Bishop Marcos José dos Santos» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]