Margolariaren zerbitzariak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Margolariaren zerbitzariak
Jatorria
Sortzailea(k)William Hogarth
Sorrera-urtea1750(e)ko hamarkada
IzenburuaHeads of Six of Hogarth’s Servants
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak62 (altuera) × 75,5 (zabalera) cm
Genero artistikoaerretratua
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaTate
BildumaTate eta National Gallery
InbentarioaN01374 eta NG1374

Margolarien zerbitzariak (ingelesez: Heads of Six of Hogarth’s Servants),[1] baita Buruen sei estudio, William Hogarth margolari ingelesak 1750 eta 1755 artean egin zuen lana da. Olio mihise gaineko teknika erabili zuen. Neurriak 62,2 zm. x 74,9 zm. dira. Londresko Tate galerietan erakusten da. Lan ez-ohiko honetan Hogarthek erretratugile gisa zuen trebezia ondo asko erakutsi zuen. Ez zen enkarguzko lana, Hogarthek berak hala erabakita margotu zuen.[2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Obra ez zen enkargatu bat izan, Hogarthek dibertsiorako margotutakoa baizik. Baliteke Hogarthen estudioan zintzilikatua izatea erretratugile gisa zuen gaitasuna bere mezenasei erakusteko. Hogarthen emazteak heredatu zuen hau hil ondoren, eta Mary Lewisi utzi zion 1789an. Greenwooden saldu zuten 1790eko apirilean; British Institutionen 1817an eta Suffolk Street Galleryn 1833an ikusgai jarri zen. Christie'sen saldu zen 1879an eta berriro 1892an, National Galleryk Lewis Fundeko diruarekin erosi zuenean. 1960an Tate Galleryra eraman zuten; gaur egun azken honetan dago.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolariak bere zerbitzari edo morroiak islatzen ditu lanean, pertsona bakoitza bere indibidualtasunarekin. Errealismo handiz, haien itxura naturala deskribatzen du; laneko jantzi arruntekin agertzen dira. Zirriborro bateko baliabideak erabiltzen ditu, baina aurpegi bakoitza maitasunez tratatzen du, eta hori koherentea da egilearen garaiko iturriek diotenarekin, bere zerbitzariek debozio handia ziotela adierazten baitute. Zerbitzariak ez dira elkarrekin erlazionatzen, espazio txiki batean pilatutako buruak besterik ez dira baizik. Zerbitzari bakoitzak norabide ezberdinera begiratzen du, bere izateari buruz ezer adierazi gabe. Gizonengan pertsonaren eboluzioa antzematen da, goialdeko erdiguneko mutikoarengandik, koadroaren erdiko gizonarengana, goiko eskuineko izkinako jaun helduarengana, Ben Ives izenekoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://www.tate.org.uk/art/artworks/hogarth-heads-of-six-of-hogarths-servants-n01374
  2. The Tate Gallery: An Illustrated Companion to the National Collections of British & Modern Foreign Art. Londres: Tate Gallery, 1979, 14.or. ISBN 0905005473

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]