Marguerite Hamilton

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marguerite Hamilton
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarguerite Louise Cox
Jaiotza1920
Heriotza1998 (77/78 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakbiografoa

Find a Grave: 5362796 Edit the value on Wikidata

Marguerite Louise Hamilton, jaiotzez Marguerite Louise Cox, (1920Parker konderria (Texas), Ameriketako Estatu Batuak, 1998ko irailaren 30a) idazle estatubatuarra izan zen. 1950eko hamarkadan idatzitako bi liburuengatik ezaguna da.

Red Shoes for Nancy (1955)[1] bere alaba Nancyren jaiotzaren eta bizitzako lehen 12 urteen benetako istorioa da. Nancy Lou Hamilton 1942ko ekainaren 20an jaio zen Santa Cruzen (Kalifornia), non Margueritek Coast Counties Gas & Electric Company-n eta Santa Cruz Sentinel aldizkarian egiten zuen lan. Gero Santa Monicara joan ziren bizitzera. Nancyri linfohemangioma diagnostikatu zioten, ganglio linfatikoei eta odol-hodiei eragiten dien gaixotasun arraro eta elbarria. Duela gutxi alargun (Jim Hamilton Margueriteren senarra Nancy jaio baino hiru hilabete lehenago hil zen auto istripu batean[2]) eta dirurik gabe, Margueritek alaba zaintzen zuen, gaixotasuna —40 ebakuntza baino gehiago egin arren— poliki Nancyren gorputzean hedatzen zen bitartean. Nancyren hankak eta beso bat hanturatuta zeuden, eta bi hankak anputatu zizkieten aurrerapena moteltzeko edo geldiarazteko ahalegin etsi batean[3].

Amaren baimenarekin, Nancy katoliko bihurtu zen eta fedean kontsolamendua aurkitu zuen[4]. Handik gutxira, Marguerite ere katoliko bihurtu zen[2].

Borrowed Angel (1958)[5] Red Shoes for Nancy-ren segida da. Liburu honek Hamiltontarrak Lurdara nola joan ziren kontatzen du. Hamiltontarrak Frantziara egindako bidaia zabala jaso zuen Estatu Batuetako eta Frantziako prentsak[6][7][8].

Nancy 1956ko ekainaren 7an hil[3] eta denbora gutxira, Marguerite Hamilton Parker konderrira joan zen bizitzera, eta 1998an hil zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Red Shoes for Nancy» Library and National Archives of Quebec.
  2. a b (Italieraz) Flocchini, Emilia. «Nancy Hamilton» Santi e Beati 2013/10/11.
  3. a b (Ingelesez) «Death Comes to Nancy Hamilton» Santa Cruz Sentinel: 6. 1956/07/08.
  4. (Ingelesez) Hartman, Irene. «The story of Nancy Hamilton» Catholic Diocese of Dodge City jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2007/09/27).
  5. (Ingelesez) «Borrowed Angel» Library and National Archives of Quebec.
  6. (Ingelesez) «Disease Victim Returns to U.S.» Idaho State Journal: 3. 1956/04/17.
  7. (Ingelesez) «U.S. Girl In France For Shrine Visit» Galveston Daily News: 6. 1956/02/19.
  8. (Ingelesez) «Diseased Girl Reaches Paris On Shrine Trip» Daily Review: 3. 1956/02/18.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]