Maria Teresa Borboikoa (1791-1794)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Teresa Borboikoa (1791-1794)

Bizitza
JaiotzaAranjuezko errege jauregia1791ko otsailaren 16a
Heriotza1794ko azaroaren 2a (3 urte)
Hobiratze lekuaSan Lorenzo de El Escorial monasterioa
Familia
AitaKarlos IV.a Espainiakoa
AmaMaria Luisa Parmakoa
LeinuaBorboi leinua
Jarduerak

Maria Teresa Felipina Borboikoa (Aranjuez, 1791ko otsailaren 16an — El Escorial, 1794ko azaroaren 2an) Espainiako infanta izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aranjuezko errege jauregian jaio zen. Gurasoak Karlos IV.a Borboikoa eta Maria Luisa Parmakoa izan ziren. Infantaren bi inudeen senar eta ondorengoei noblezia pribilegioa eman zien Karlos IV.ak[1].

Ministro eta handikien aurrean aurkeztu zen. Antonio Sentmenat y Cartella kardinalak bataiatu zuen, eta Fernando printzea (geroago Fernando VII.a Borboikoa) aitabitxi izan zen, erreginaren anaia, Fernando I.a dukea ordezkatuz[2].

Maria Luisa Erreginaren Ordena eman zioten, denbora gutxi lehenago ezarritakoa[1].

Baztangak jota hil zen 1794ko azaroaren 2an, hiru urte zituela[1]. El Escorial monasterioko panteoian lurperatu zen[3].

Maria Teresaren heriotza Balmis espedizioaren ezinbesteko baldintza bat izan zen[4].

Genealogia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Gaztelaniaz) Mateos Sáinz de Medrano, Ricardo. María Teresa Felipina de Borbón y Borbón. Real Academia de la Historia (Noiz kontsultatua: 2024-01-26).
  2. (Gaztelaniaz) Ballesteros Robles, Luis. (1912). Diccionario biográfico matritense. Madrid: Ajuntament de Madrid, 87 or..
  3. (Gaztelaniaz) Quevedo, José. (1849). Historia del Real Monasterio de San Lorenzo, llamado comunmente del Escorial, desde su origen y fundación hasta fin del año 1848. Madrid: Establecimiento Tipográfico de Mellado, 370 or..
  4. (Gaztelaniaz) Rodríguez González, Agustín Ramón. (2021). La vuelta al mundo de la vacuna: la expedición Balmis. Fundación Universitaria San Pablo CEU, 10 or. ISBN 841846321X..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]