Karlos III.a Espainiakoa
| Karlos III.a Espainiakoa | |
Karlos III.a. Anton Raphael Mengsen margolana. |
|
|
|
|
|---|---|
| 1759ko abuztuak 10 – 1788ko abenduak 14 | |
| Aurrekoa | Fernando VI.a Espainiakoa |
| Ondorengoa | Karlos IV.a Espainiakoa |
|
|
|
| 1735eko uztailak 3 – 1759ko abuztuak 10 | |
| Aurrekoa | Karlos VI.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa |
| Ondorengoa | Fernando I.a Bi Sizilietakoa |
|
|
|
| 1734ko maiatzak 15 – 1759ko abuztuak 10 | |
| Aurrekoa | Karlos VI.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa |
| Ondorengoa | Fernando I.a Bi Sizilietakoa |
|
|
|
| Jaiotza | 1716ko urtarrilaren 20a Madril, Espainia |
| Heriotza | 1788ko abenduaren 14 Madril, Espainia |
| Ezkontidea | Maria Amalia Saxoniakoa |
| Senideak | Aita: Filipe V.a Espainiakoa Ama: Elisabet Farnesio |
| Erlijioa | Katolikoa |
|
|
|
Karlos III.a Borboikoa (Madril, 1716ko urtarrilaren 20 — Madril, 1788ko abenduaren 14) 1731-1735 bitartean Parmako dukea (Karlos I.a), 1734-1759 bitartean Napoliko erregea (Karlos VII.a), 1735-1759 bitartean Siziliako erregea (Karlos V.a) eta 1759-1788 bitartean Espainiako erregea izan zen.
Biografia [aldatu]
Aita Filipe V.a eta ama Elisabetta Farnese zituen. 1729an, Augusto II.a, Saxonia eta Lituaniako duke eta Poloniako erregearen Maria Amalia alabarekin ezkondu zen. Parmako duke eta Napoli eta Siziliako erregea izan zen lehendabizi. Gero, anaierdi zuen Fernando VI.a hil zenean, Espainiako errege bihurtu zen.
Argien mendeko erregea izan zen: Aranda, Jovellanos, Floridablanca eta Campomanes aholkularien laguntzarekin, Elizaren egituraren kontra egin zuen (jesuitak Espainiatik egoztea, 1767), nekazaritza eta merkataritza bultzatu zituen (San Karlos banketxea sortzea), eta finantzak indartu eta artea suspertu zuen. Nazioarteko politikan, Zazpi Urteko Gerran parte hartzera behartu zen Familiako Hitzarmenaz; Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerran kolonoen aldeko jarrera hartu zuen, Ingalaterraren kontra; horren ordainez, Versaillesko hitzarmenean, Menorca eta Florida eskuratu zituen, baina Gibraltar galdu zuen, Ingalaterraren mesedetan.
Karlos III.aren politika [aldatu]
Despotismo ilustratuaren bidez, absolutismo monarkikoak bat egin zuen Ilustrazioaren espiritu erreformatzailearekin. Espainian, despotismo ilustratu horren adierazlerik argiena Karlos III.aren erregealdia (1759-1788) izan zen. Izan ere, erregeak bere egin zituen Ilustrazioaren oinarrietako asko:
- Erresumetako ekonomia hobetzeko eta aldi berean mendekoen ongizatea lortzeko kezka.
- Estatuaren antolamendua arrazionalizatzeko beharra: joera nagusia administrazioa zentralizatzea izan zen eta, horrekin batera, han aritzen zirenen –funtzionarioak, militarrak etab.- profesionalizazioa.
- Erregea eredu ilustratuaren gizon idealtzat aukeratzea: arrazionalista, intelektuala, arteen eta zientzien zalea, eta politikan erreformista. Irudi hori emateko, filosofo eta politiko ilustratuengan bilatu zuen babesa.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/04/28 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
| Espainiako errege-erreginak | ||
|---|---|---|
|
Fernando II.a eta Elisabet I.a | Joana eta Filipe I.a | Joana eta Karlos I.a | Filipe II.a | Filipe III.a | Filipe IV.a | Karlos II.a | Filipe V.a | Luis I.a | Fernando VI.a | Karlos III.a | Karlos IV.a | Josef I.a | Fernando VII.a | Elisabet II.a | Amadeo I.a | Alfontso XII.a | Alfontso XIII.a Egungoa: Joan Karlos I.a |
||