Marielle Goitschel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marielle Goitschel.

Marielle Goitschel (Sainte-Maxime, Frantzia, 1945eko irailaren 28a) eskiatzailea da. Hamalau urte zituenetik, Frantziako talde nazionaleko kide izan zen. 1964an, Innsbruckeko Olinpiar Jokoetan, urrezko domina lortu zuen slalom erraldoiko kategorian, eta 1968an, Grenoblen, beste urrezko domina bat slalom bereziko kategorian. Innsbrucken, bigarren izan zen slalom berezian (lehena Marielleren ahizpa Christin Goitschel izan zen). Munduko txapeldun konbinatua izan zen 1962, 1964 eta 1966an, eta slalom erraldoiko munduko txapeldun 1966an. Horrez gainera, 1966an bertan, bigarren izan zen jaitsieran eta slalom bereziko kategorian.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marielle Goitschel Aldatu lotura Wikidatan