Marinda

Koordenatuak: 42°53′06″N 2°56′46″W / 42.885°N 2.946°W / 42.885; -2.946
Wikipedia, Entziklopedia askea
Marinda
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaKuartango
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°53′06″N 2°56′46″W / 42.885°N 2.946°W / 42.885; -2.946
Demografia

Marinda Arabako mendebaldeko herri bat da, Kuartango udalerrikoa. Biztanle bakarra du.

1556an, Borumburu y Marinda izenez ageri da idazkietan. Orduko hartan, hogei biztanle zituen; mende bat geroago, lau besterik ez. XIX. mendean, 44 biztanleraino hazi zen, kopururik handiena. XX. mendearen hasieran, ordea, 18 besterik ez ziren, eta 1912rantz jendez hustu zen. Egun, Marindan biztanle bakarra dago.[1]

Nabarmentzekoa da Marindako San Joan Ante Portam Latinam baseliza erromanikoa. Gaur egun erortzear dago, eta ganadua gordetzeko erabiltzen da. Bertan ebatsita izan dira pilareak portada nagusian; eta kontrahormetan eta iparraldeko atean, harri angeluarrak. Oraindik baditu hagaburutxo batzuk, erdi-puntuko ganga osoa eta ekialdera eta hegoaldera begira dauden leihoak.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Marinda», Kuartangoko Udalaren webgunea.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Alava, pueblo a pueblo. Arabako Kutxa.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]