Marisa Roa Vicente

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marisa Roa Vicente
Bizitza
JaiotzaLizarra
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakmusikaria eta abesbatza-zuzendaria

Marisa Roa Vicente (Lizarra, Nafarroa Garaia, ) Puyko Basilikako eta Lizarrako Santiagoko LX kofradiako abesbatzaren zuzendaria da 2008tik.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Puyko Basilikako eta Lizarrako Santiagoko LX kofradiako abesbatza Antonio Roa Irisarrik jarri eta zuzendu zuen 2008an hil zen arte. Une horretatik aurrera, Marisa Roa Vicente alabak du koruaren “batuta”. Koruak urtean behin, gutxienez, erromesaldia egin du Espainiako hainbat herritara eta Santiago apostoluaren eta Mariana ezagunen inguruko herrialdeetan. Jerusalemera joatea ametsetariko bat zen eta 2013an gauzatu zuten.

Aitortzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2013an Israelgo Turismo Ministerioak “Munduko erromesak” gisa izendatu zuen Puyko Basilikako eta Lizarrako Santiagoko LX Kofradiako abesbatza, Lurralde Santura abenduko lehen egunetan egindako bidaia baten ondoren. Israelgo Turismo Ministerioak oso gutxitan ematen du sari hori.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]