Martin Harriet

Wikipedia, Entziklopedia askea
Martin Harriet
Bizitza
JaiotzaLapurdi1714 (309/310 urte)
Herrialdea Lapurdi
Jarduerak
Jardueraknotarioa

Martin Harriet (Lapurdi, 1714 — ?) lapurtar euskaltzalea eta Larresoroko errege-notarioa izan zen. Frantsesa ikasteko metodo bat idatzi zuen: Gramatica escuaraz eta francesez, composatua frances hitzcunça ikhasi nahi dutenen faboretan (Baiona, 1741).

Gramatika horretan dioenaren arabera, beste lau obra egin zituen edo egin nahi zituen: (1) beste gramatika bat, euskaratik abiatuta gaztelania ikasteko; (2) Lapurdiko kostuma edo foruaren euskarazko itzulpena; (3) frantsesa irakurtzen ikasteko abeze bat; eta (4) euskara hobetzeko asmoz ondutako lan arauemaile bat [1]. Ez da haien arrastorik ere gorde. Maurice Harriet euskal hiztegigilearen aitona zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Urgell, Blanca, 2009, “Martin Harrieten hiztegiak: eraketari buruzko zenbait berri”, in R. Etxepare, R. Gómez & J. A. Lakarra (arg.), Beñat Oihartzabali gorazarre (= ASJU 43 (1-2). Bilbo: "Julio Urkixo" Euskal Filologia Mintegia, 873-890 <http://www.ehu.es/ojs/index.php/ASJU/article/view/1772>.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]