Masters eta Johnson

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Masters eta Johnson William Mastersek eta Virginia E. Johnsonek osatutako taldea, Estatu Batuetako ikertzaileak, giza sexualitatea ulertzeko garrantzi handiko aurkikuntzen egileak. Mastersek eta Johnsonek gizakiaren sexu-jokaera ikertu dute, eta arazo sexualen tratamenduari eta terapiari buruzko lanak ere egin dituzte. Bere ikerketak aurrera eramateko teknologia zabala erabili zuten, elektrokardiogramak, elektroentzefalogramak, kamerak eta baliabide biokimikoak eta abar, estimuluen aurrean gorputzak zein erantzun fisiologiko ematen zuen aztertzeko. Zenbait lan eman zituzten argitara elkarrekin, baina bat izan da bereziki garrantzitsua sexologiaren historian: Human Sexual Response (1966, Gizakiaren sexu-erantzuna). Liburu horretan hizkuntza teknikoa erabili zuten, ikertzaileei zegoen zuzenduta, baina best-seller izatera iritsi zen. Beste lan aipagarri batzuk ere argitaratu zituzten, adibidez, Human Sexual Inadequacy (1970, Desegokitasun sexuala), Pleasure Bond (1975, Plazerraren lotura), eta Heterosexuality (1994, Heterosexualitatea), Robert C. Kolodnyrekin elkarlanean azkena. Masters eta Johnson 1971. urtean ezkondu ziren, eta 1993an dibortziatu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]