Material

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau produktu bat ekoizteko gaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Material (argipena)».
Artikulu hau produktu bat ekoizteko gaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ekai (argipena)».
Materialak denboraren aurka.

Teknologian, ekaia[1] edo materiala zerbait ekoizteko erabiltzen diren gai motetako bakoitza (adibidez, zura, metala, plastikoa). Materialak produktuari emango zaion erabileraren eta horren kostuaren arabera erabakitzen dira. Materialen propietateak fisikoak (elastikotasuna eta granulometria, esaterako) eta kimikoak dira; azalera mota ere, maiz estetikarekin loturik, izaten da kontuan hartu beharreko beste ezaugarri bat.

Mark Miodownik ikertzaile eta dibulgatzailearentzat, dituzten ezaugarriengatik, egunero etxean edo kalean erabiltzen ditugun artean 10 ekai arrunt berezienak hauek dira: Altzairua, papera, hormigoia, txokolatea, plastikoa, apar sintetikoa, beira, grafitoa, portzelana, inplantea.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-21).
  2. Etxebarria Bilbao, Jose Ramon. (2022). Ekaiak badu garrantzia. Gizakiok eginiko mundua moldatu duten material zoragarrien istorio bitxiak. (Noiz kontsultatua: 2024-04-27).
Egunero etxean edo kalean erabiltzen ditugun 10 material (ekai) arruntak aztertzen dira liburuan (2022)

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ekaiak badu garrantzia. Gizakiok eginiko mundua moldatu duten material zoragarrien istorio bitxiak. M. Miodownik. Itzultzailea: J. R. Etxebarria. UEU - CIC Nanogune 2022 (250 or.).

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.