Matilde Pérez Mollá

Wikipedia, Entziklopedia askea
Matilde Pérez Mollá
mayor of Quatretondeta (en) Itzuli

1924ko urriaren 27a - 1930eko urtarrilaren 1a
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMatilde Pérez Mollá
JaiotzaQuatretondeta, 1858
Herrialdea Espainia
Heriotza1936 (77/78 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Matilde Pérez Mollá (Quatretondeta, Alacant, 18581936 ) espainiar politikaria izan zen, 1924ko urrian Espainiar estatuko lehen emakumezko alkate bilakatu zen. Quatretondeta-ko alkate izan zen Alacanteko gobernadoreak hala izendatuta. Herritarren bozka bidez aukeratutako Espainiar estatuko lehen emakumezko alkatea María Domínguez Remón izan zen, 1932ko uztailaren 28an hartu zuen Gallur-ko alkate kargua ( Zaragoza ). [1]

Alkatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere jaioterriko alkate kargua hartu zuen Alacanteko gobernadore Cristino Bermúdez de Castro jeneralak aukeratuta, Primo de Riveraren diktadura garaian. [2]

Bere agintaldian zehar, ( 1924ko urriaren 27a - 1930eko urtarrilaren 1a ) ia sei urtez udalerria modernizatu egin zen, herriko lehen errepidea eraiki zen, herria Gorga herriarekin lotzen zuena, eta argindar elektrikoa kaleetan eta etxeetan instalatu zen. [3] Emakumeari politikaren munduko ateak ireki zizkion emakume aitzindaria izan zen espainiar estatuan. Herria hobetzeko agindutako neurriak betezen zirela gainbegiratzen zituen zaldi gainean joanda.

Aitortza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004an, Quatretondetako udalak, María Magdalena Chiquillo alkate zela, Perez Mollari aitortza publikoa egin zion omenaldi-ekintza batean, kale bat eskaini zitzaion eta plaka bat jarri zen jaio zen etxeko fatxadan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Aragón Digital (15/04/2009) "La aragonesa María Domínguez, mucho más que la primera mujer alcaldesa en España"
  2. ABC (26/04/2008) "Primera alcaldesa de España"
  3. El País (27/10/2004) "La primera alcaldesa, en la corte de Alfonso XIII"