Matraka (musika taldea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Iruñeko rock taldeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Matraka (argipena)».
Matraka
Datuak
JatorriaIruñea (Nafarroa)
Musika motaRock
Urteak1987-1991
Produkzioa
Diskoetxea(k)Oihuka
Taldekideak
Josebe Garialde
Puri Alzelai
Maria Cerrato
Janis Ortiz de Zarate
Discogs: 2175772 Edit the value on Wikidata

Matraka 1980ko eta 1990eko hamarkadetako rock talde nafarra izan zen, emakumez osatua, euskaraz eta gaztelaniaz kantatzen zuena.

Belladona rock taldea desegin ondoren sortu zen, 1987. urtean. Aurora Beltran kantariak Tahures Zurdos banda sortu zuen, baina beste hiru partaideek proiektu propio hau, Matraka, sortu zuten Iruñeanː Josebe Garialde (ahotsa), Puri Alzelai (baxua) eta María Cerrato (bateria). Laugarren partaide bat ere gehitu zitzaien, Janis Ortiz de Zarate (gitarra).[1]

Bi disko kaleratu zituzten, "Gure salaketa" (1989) eta "Beldurrik ez" (1991), Oihuka disketxearekin.[2] Bigarren diskorako, formazioa aldatu egin zen.

Matraka desegin zenean, Puri eta Janis bikotea La Viuda Negra taldera igaro ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Grupos Nacionales Nuevaola80: Matraka. (Noiz kontsultatua: 2018-02-07).
  2. En Un Barco Chino. (2016-10-01). Nuklearrak, Matraka (Beldurrik ez, 1991). (Noiz kontsultatua: 2018-02-07).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]